28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ñan orduan. An ere lengo kuadrilla giñan

berriz ere. An ere pagoa bota, zerratu

eta tabloia egin.

An txabolan preparatu genduan kamaña,

eta asi giñan pago botatzen. Zerra­

-tokia ere egin genduan bereala, eta an

ari giñan serio. Jaian etxera etortzen giñan,

da astelenean berriz joan basora.

Pago aundi samarrak ere baziran ano

Beste zerra-eskua ere asi zan tabloia egiten,

eta antxe. Aldian irrintzi bat egin zerra-toki

batetik bestera, eta antxe ari giñan.

Arratsalde batean:

-Emen da Andutzeneko etxeko andre

aundia!

Arkume bat artu kazuela aundi batean

maniatuta, ta iritxi zan basora. la,

juntatzeko ura zegoan tokira! Joan giñan,

ba, ta arkume bat guk jateko! Andre

aundi orren anaia bat ere an ari zan

gurekin.

Andre aundia esaten det nik; baña

uraxe zan, ba, emakumea aundia ta ederra,

luzea eta zabala; oso gizena ere ez,

baña eun da geiago kilo beintzat, edozein

era tara ere.

Guk ederki jan genduan beintzat arek

eraman zigun arkumea, eta gusto ederra

artu ere bai. Izan ere, arkumeak alako lekuan

jan bear lirake, ta ez erdi txoratuta

edariakin dagoanean.

Guk, arkume ori janda, beste egunetan

bezelaxe zerran egin genduan, eta

kamañan etzan. Biaramon-goizean letxuga

baño ere preskoago geunden.

lñoiz, arkume-jan bat eginda, ilda

baño gaizkiago egon izan naiz ni ere. Ez

da arkumeak egiten duan kaltea ori, baizik-eta

aurretik eta ondorenean edaten

diran edariak dute kulpa guzia. Askotan,

arkumea jan ez balitz baño gaizkiago.

Manuel Olaizola "Uztapide"

321

Dana dala, baso ori ere egin genduan.

Azkeneko egunean, artean ere zaragian

ardoa dezente gendukan. Zumar bat zegoan

aizeak ipurditik ateria, eta uraxe

moztu eta zerratu egiten asi giñan gu,

im zerrari eta trongo-lantzalle bat.

Gosaritarako eju egin zutenean, azaldu

gera, ba, beste aien taller aldera, eta

gure kuñado batek irrintzi ikaragarria

egin zuan. Guk batek besteari esan genion:

-Emen ere jendea berotu dek!

Gu ere goizetik gogor asi giñan edaten;

baña besteak ere etzeuden baraurik.

Aiek zazpi litroko zatoa zeukaten; eta,

goizean beteta, gosaltzerako oso ardo

gutxi zuten, eta ederki gobernatuta zeuden.

Gure kuñadoa ixilla zan, ba; ta, ura

ala mogitu zanean, guk pentsatu genduan

zerbait bazala ano

Dana dala, gosaldu genduan eta atzera

joan giñan bakoitza gere lekutara, eta

artan jarraitu genion eguardira arte ere.

Egun artako lana ere bete-betekoa genduan,

eta gogor jarraitu ere. Pis ka bat

izurratu giñuzen eguardirako berriz ere;

bazkaldu genduan eta arratsalde erdirako

lanak menderatu giñuzen.

Guk beintzat egin genduan zumar

aundi ura zerratzeko modua, eta joan giñan

besteak lanean ari ziran tokira. Aiek

ere pago-paren bat zeuzkaten ebakitzeko,

eta alkarri lagundu ta berealaxe ebaki

giñuzen.

Merienda piska bat egin da abitu giñan

etxera, ta joan giñan itziartarrakin

partitzeko tokiraño. 1m itziartar giñuzen,

ba: Andutzenekoa bat eta Isasiko bi

anaiak. Ezin partitu aiekin. Itzegin ere

altutik egiten genduan, eta danak batean

gañera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!