28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Uztapide, berlsolari eskolatua

Danak Basarriren eskola zala eta ez dakit

zer aritu oi diran esaten. Eskolaz Uztapide

ez zan Basarri baiño motzagoa, e?

Zergatik ezikan Uztapide, amairu urterekin,

Arabara eskolara joan eta ibilitakoa

zan edo izan bear zuen. Bestea, berriz,

amabi urterekin eskola utzitakoa. Ora in,

Basarrik irakurtzeko afizio aundia izan eta

egiten zuela.

Guretzat ere ortxe egongo ziran liburu

galantak, baiña alperrik.

Kultura maillan ari. Eta matematiketan?

Egurrak neurtzeko kubikatzeketan eta

orrela asi izketan eta arek Basarriri berrogei

ta amar buelta emango zizkion.

Erriak pentsatzen zuen bezin ezjakiña ez

zan Uztapide. Eta Basarri ere ez, erriak

ematen zion bolumen ura jakintsuan. Gaur

neri iruditzen zait edozeiñek daukala arek

zuen baiño geiago. Batetik eziketa, eta gero

ikaragarrizko praktika ...

Orain, bi aiek osatzen zutena bikote izugarria

zala, bai. Ondo osatzen ziranak. Eta

ez dakit aien itzala ... Gaur badira egundaño

izan diran onenak daudela diotenak.

Neretzako, ez.

Nik errespetatzen ditut. Bale. Baiña nik

dakit aien bertsoak oraindik kantatu egiten

dirala. Belarriz iritxitako bertsoak, e? Ez

paperetik ikasitakoak.

Orain iñor ere barruntatzen al dezu Egañarenak

kantatzen? Eta Sebastianenak kantatzen?

Orduko aldea n txapel pilla galanta

egingo dute. Leen ez ziran orain aiña

zinta eta disko. Aienak gustoz belarrian

gelditzen ziran.

Nik mutil koskorretan aditutakoak,

oraindik ere tartean-tartean akordatzen

zaizkit. Baiña bein alkarrekin ara eta onera

asi giñanetik, kito!

Berriz plazara

330

Aizarnako ateraldia

Esate baterako, bein Aizarnan kantatu

zuten, luistarren eguna zala eta. Artean Basarri

ez nuen ezagutzen, egia esan. Oiñez

joan nintzan Azpeititik, Santa Engrazitik

barrena.

An zegoen Basarri. Baita alkate eta erretore

eta abar. Baiña Uztapide falta. Bateonbatek

usaia ekarri zuen Uztapide Iraetan

zegoela joan daneko bi orduetan. Motorzaleren

batek joan eta ekarri izango zuen.

Basarri zai zegoen. Ura izaten zan garai

artan aurrena egin bearreko saioa: meza

ondorengoa. Asi ziran eta, atze-aurrera batzuen

ondoren, Basarri orrek:

Jakingo nuke: gana-jatenak

egiten egon al zera?

Uztapidek "onen esanei ez kasorik egin"

eta antzekoak kantatu zituen, eta gero:

Lanean ez da kontserbatutzen

olako gizon trasterik,

gaur ere ez zuan onek egingo

jeiki ta etorri besterik.

Zenbat orrelako ateraldi! Ora in, berriz,

zuk bukatzen dezun bertsoaren oiñarekin

asi eta segi. Baiña non utzi duen bertsoa?

Aztarrenik ere ez. Leenengo puntuan eman

duen arrazoia izango zan bertsoa pentsatu

eta kito. Ori ez da guk ikasi genuen bertsotea.

Gure bertsotea ez zan orrela. Eta

nik egia esango dizut: ni ez naiz asiko ia larogei

urterekin praktika berriz ikasten.

Landetako etxean

Landetara joan giñanean bizitzera, an

bizi zan andoaindar bat. Roke-edo, bertsoa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!