28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gaur Tolosako bertso-saioan

suerterikan banuke,

txapela irabaziko banu

zuri emango nizuke.

Andikan zazpi urtera gutxi gora-bera

izango zan, igande batez, goizeko meza

ondoren, gu, im lagun-edo, Aiako Portetxaene

tabeman gosari txikia egitera joanak

giñan, garai artan oitura orixe zan eta.

Tabemako zutabe batean, Basarriren kronikako

zatia periodikotik moztu eta an zintzilik

jarria zegoan; eta nik, bertan bertso

bat ikusi nuanean, ura irakurtzera urreratu

nintzan. Emaniko Eltzekondo pultsolari

sonatua il berria zanaren oroimenez

egindako bertsoa zuan Basarrik. Irakurri

nuanean onela esan nuan:

-Auxe bertso ederra daukana jarria!

Orduan bertako alaba Solek esa n zidan:

-Jakiña, Basarrik jarritako danak bezela.

Gure Mariano Ubegun ere antxe zegoan;

eta, ori entzun zuanean, onela esan zidan:

-Bertso ori ez dakit nolakoa dan; baiña

au baiño obea ez da izango.

Orduan, karteratik atera eta erakutsi zidan

Uztapidek Billabonan berak eskatu eta

kantatu zion bertso ori.

Nik orduan ura pozik artuko nuala esan

nionean, Marianok mostradorean zegoan

Soleri lapitza eta papera kendu eta neri

eman zizkidan kopiatzeko. Ango billera

ari esker, bertso onek arkitu du argia. Bestela,

betiko galduko zan. Bertso baten bitartez

bestea etorri zala esan bear.

Irrati-saioetatik, 1950

Basarri eta Uztapidek, 1950-ean-edo

-ziurtasun osorik ez badaukat ere ez da

oker aundirik izango- Donostiko irrati ba-

Berriz plazara

354

tetik goizean bein bertso-saio bat egiten

zuten, jantzi edo erropa-denda batek babestuta.

Orduan aiek etxearen izena esango

zuten; baiña nik, bertsoak entzuteko

arreta jartzen nuan arren, etxearen izenari

ez nion garrantzirik ematen; eta orain,

pena badet ere, ezin beraren berri emano

Gaur egun, bertsoa entzun nai duanak

aukera guztiak dauzka; bearbada geiegi.

Jatena ere, jateko gogoa dagoenean, orduan

estimatzen da; eta bertsoa ere bai.

Garai artan, Basarri eta Uztapideren saio

bat entzutea neretzat gauza aundia zan.

Ain eme egoten nintzan, eta buma ere gaur

baiño argiagoa edukiko nuan, eta bertsoak

naiko errez ikasten nituan. Ondoren datozen

ale auek orduko irrati-saio aietatik jasotakoak

dira.

Basarrik:

Beti bezela orain

leenbiziko lana:

agur bat bialtzia

entzuliengana.

Agindu au guretzat

baidago emana,

guri entzuten dago

Gipuzkoa dana,

kanta ditzagun orain

dozenako bana.

Uztapidek:

Ixilik egoterik

ez daukagu noski,

baña lan geiegiak

gauz txarrak dakarzki.

Osatu zitezkean

sei edo zazpi,

baña dozena bana

ez al degu aski?

Barkatu gaur egingo

bagenduke gaizki.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!