28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Donostiko Konportan

MILLA bederatzireun da ogei ta amazazpian,

Donostiko Zerbezerian

asi nintzan lanean, Cervezas El León esaten

zaion fabrika ortan.

Lenbizi Zepai sartu zan or, fabrika ortan.

Anaia or zebillen Zepaik, eta aren bidez

sartu zan; da, itxura danez, gustora zebillen.

Neri ere abisoa pasa zidan: joan nai

banuan, lana iritxiko nuala; an orduan bazegoala

eta laste joateko, astea pentsatzen

banuan.

Andik urrengo ostegunean, trena artu

ta joan egin nintzan. Zepai anaiaren etxean

zegoan jaten, da araxe joan nintzan lenengo.

Taberna zan etxe ori, Konporta esaten

zitzaiona.

An sartu nintzan, taberna artan, da Zepai

ta anaia, biak lanean ziran; Zepairen

anaiaren andrea billatu nuan etxean. Esan

nion zer asmorekin joan nintzan, eta segituan

preparatu zan etxeko andre ori: berak

lagunduko zidala.

Illoba bat bazeukan neskame, eta ura

utzi zuan taberna-zai. Ta andre ori ta biok

joan giñan, eta enkargatua, Martzelino, billatu

genduan antxé, enbotelladoran-edo

lanean ari ziranai kargu egiten.

Ari ere esan genion, ba, zer asmo eraman

nuan, eta egongo zala nagusiarekin

esan zidan; berak etzuala agintzen; baña

143

ezagun egiten nintzala; gañera, langilleak

palta zirala.

Ala, piska bat erakutsi zigun enbotelladora-alde

ura; eta lanerako abisoaren esperantzan

agurtu genduan gure Martzelino

ori, ta atzera Konportara etorri giñan

etxeko andrea eta biok.

Gero, etxeko nagusia eta Zepai ere etorri

ziran lanetik, bi anaiak, eta gaba an pasa

genduan. Zepairen anaia ere ez nuan aspaldi

artan ikusi eta denbora errez pasa

genduan. Gaba motza edo ez dakit zer pasatzen

zan; guri akordatu gabe joan zitzaigun

beintzat. Apaldu ta bertsotan asi

giñan, eta gu akordatu ordurako pasa zan

gaba.

Goizean trena artu eta Zestuara joan

nintzan, eta andik etxera.

Ostegunean nintzan or lana eskatzen;

ostiralean Martzelinok nagusiari esan, da

abisatzeko segituan; eta larunbatean abisoa

artuta nengoan, nai nuanean lanera

etortzeko.

Igandea ta astelena etxean pasa ta asteartean

joan nintzan lanera. Goiza bidean

galdu nuan, eta arratsaldean lanera.

Enbotelladoran jarri ninduten lanean.

Lan erreza ta garbia zan angoa, ta gustora

an jarri nindutenean. Botellak garbitu ta

bete ta txapak jarri egiten zuan makina

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!