28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bere lagunarekin aspaldian egon gabe

zegoan. Asi ziran gaztetako kontuak berritzen.

Ordua akordatu gabe pasatzen

genduan. Bazkaltzeko ordua bereala. Bere

koiñata etorri zan, gosetu al giñan esanez.

-Nai dezunean ekarri. Gu jateko pronto

gaude -esan zion Manuelek.

Laster ekarri zigun. Ni aurrena nintzala

jaten. Serbitzu ona. Denok ederki bete giñan.

Alako jatekoak ekarri zizkigun. Postrea

ere, saiatu ziran gozotik. Ni aiei begira:

fruta besterik jaterik ez, azukrea goien

zebillelako. Gero, kafea. Kopa bana ere bai.

Kontua samurtu zitzaigun denoi. Baten

tokian, bi batera izketan igual. Ola ari giñala,

agertu zitzaizkigun iru lagun, errian

bertakoak, Manueli bixita egiñez. Gero

kontu geiago, bateko eta besteko. Tartean

apaizen kontuak atera zituzten.

Ni ere, ixilik ezin egonda, asi nintzan esanez

leengo aldean lan gutxiago edukiko

zutela, konfesatzeari utzi geniola ta.

Uztapide bildurtu egin zan astakeriren

bat esango ote nuan apaizen kontra:

-Ez asi, Bixente, bat bertan daukazu ta.

-Ez, Manuel. Apaizen kontra ni ez naiz

asiko. Urte batzuetan nere etxean nituan.

Bat, ezaguna seguru: don Salbador Irigoien.

Denak ezagutu zuten. Esan nien:

-Ura izan nuan nere bigarren aita. Eskolan

berarekin ibili nintzan. Akolito ere bai.

Oso eiztaria. Eizera joan bear zuan goize

Berriz plazara

340

an, lauretan jeikitzen zekian. Neri besotik

elduta, esnatzen niñun, meza laguntzeko.

Sakristira joatean, pezeta zillarra ematen

zidan. Gustora joaten nintzan.

Orregatik esan nien ez nintzala apaizen

kontrakoa, laguna baizik.

Orrela bukatu genduan egun artako ibillaldia.

Oiartzungo Madalen-soro pelota-Iekuan

Eta au esan gabe ez det utzi nai. Andik

laster, bertso-jaialdi bat jarri zuten Oiartzungo

Madalen-soro pelota-Iekuan, igande-goiz

batean.

Ara joan giñan suia eta biak. Antxe topo

egin nuan gure Manuel. Eskua eman eta

esan nion:

-Zer moduz zabiltza?

-Ementxe. Ola ateratzen geran arte,

ondo. Eta zu? -galdetu zidan.

-Ni ere ementxe. Gora ez degula egingo

badakigu. Beera egin gabe eutsiko bagenio

Erantzun auxe eman zidan:

-Beerakoa badakigu datorrela. Golpean

ez dedilla etorri.

Antxe pasatu genduan ordubete bat, bertsoak

entzunez eta kontuak esanez. Nork

pentsatu bear zuan azkeneko itzak esa ten

ari giñala alkarri? Geroztik ez nuan berarekin

itzegin. Jaunak berekin dezala!

Bizente Barandiaran,

Itsasondo / Altza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!