28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

B ERTSOETAKO bizimodua esan det

nik, baña mundu guziak badaki gu

bertsoakin bakarrik ez giñala biziko.

Egia da ori; ez giñan bertsoakin bakarrik

bizitzen. Askotan basoan ibiltzen giñan.

Danen berri ez dago ematerik, baña batzuek

kontatuko dizkizuet. Gerraz geroztik

egin giñuzen baso-lan auek.

Ugarte-berrin ere ibili giñan. Amabi

mutil giñan ano Larraskanda-azpikoan

egiten genduan 10 lenbiziko aldetik.

Basoko lana, pagoak bota ta tabloia

egin; baña esku-zerrarekin. Jakingo

dezu, irakurle, ori lan zalla dala ere. Gu

beintzat nekatzen giñan.

Baña beti umore onean ibiltzen giñan,

eta nekeak asko aztu arazitzen ditu

orrek. Amabi mutillek, basoa asi ta bukatu

arte, ez genduan itz bat altuago egin

bearrik izan.

Larraskanda-azpikoan, berriz, ez genduan

etxekoak ez giñanik sekula pentsatu.

Aiek baño lenago jaikitzen giñan

gu, eta gosaria preparatzera. Sukaldea

gure mende iza ten zan ano

Guk, negua zan-da, eguna argitzerako

gosaldu eta aldegin egiten genduan

etxetik. N eguan eguna motza egoten da,

eta ondo aprobetxatu bear iza ten zan.

Baso-lana

319

Egualdi txarra baldin bazan, artu

zaku-pare bat ezpal da Larraskandako

sukaldera.

An segituan asiko giñan musean-edo;

eta dirurik ez genio n alkarri kendu nai

izaten, da musean galtzen zuanak, ardo

trago bat gutxiago edo orrelako kastigua;

edo, bestela, bertsoa botatzeko kastigua,

musean galtzen baldin bazuan.

Sukalde artan etzan otz aundirik

egon, gu an ibilli giñan bitartean. Bi su

zeuden: bat, ekonomika esa ten zaion oietakoa;

eta bes tea su bajua, koska baten

gañean jarria. Su bajua geienean gure

mende iza ten zan.

Sukaldea ere aundia zan ura, ta danak

moldatzen giñan ano Gaurko kaleko

sukalde askotan, ipurdiari bueltarik

eman ezinda, ez dago ainbeste sartzerik.

Etxean ere pameli ederra zegoan, eta gu

beste amabi baso-mutill, da danak ederki

ta lasai sartzen giñan ano

Basarri-taberna edo orrelakoa izaten

zan, eta billera ere bertan egiten zan. An

neskatxa batek jotzen zuan soñua, ta ura

an bertakoa zan, Larraskandakoa.

Ardi zar bat ere jokatu genduan musean,

eta ura ere an jan genduan igande

batean. Gau artan ez genduan 10 asko

egin; urrengo goizean ere ez giñan oso

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!