28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

an orduan, eta txillardiak gizonaren gerrirañokoak;

ondoan, zotal ederra.

An, txakurra gelditu ezkero, olla gorra

seguru izaten zan. Asiko giñan isikitzekorik

bai ote genduan-edo gerrian begira,

eta askotan bota ere bai. Ollagorretako

istoria ez litzake bereala bukatuko;

baña ez dizutet belarriko miñik egin nai.

Berrogei urtetik gora nituan Oiartzunera

etorri nintzaneko, eta mendian ibiltzeko

garairik onena joaten ari zan; eta

besteren etxera etorri bear, da ezin, ba,

etorri txakurra katetik nuala; eta an gelditu

ziran gure ollagor-txakurrak.

Onera etorri ta piska baten ez genduan

izan eizari begiratzeko astirik,

jaian-edo ez bazan. Baña ez nintzan aztutzen

beñere eizarekin.

Aitagiarreba ta kuñadua amorratuak

izan, berriz, eizean; baña erbitan ibiltzen

ziran aiek, eta aiekin asi nintzan, berriz,

erbitan. Egiñalak egin nituan, erbitan

ikasiko nualako; baña berrogei urtetik

gora ikasten diran opizioak, geienak

gaizki, eta ez nuan ikasi erbitan.

Erbia iltzen askok jakiten dute; baña

txakurrarekin mogitzen, gutxik. Nik ere

ortantxe nuan pallo aundia. Erbiak nigatik

lo egiten zuten askotan.

Olla gorreta n ikasi nuan, gaztetan

asita, askori lezioak emateko moduan.

Zakurrak ere onak iza ten giñuzen, eta

txakur onak berak ematen du poza eizerako.

Zuk nai ez badezu ere, arek eramango

zaitu eizera.

Txakur politak eduki nituan emen

ere, erbi-txakurrak. Ondo lagundu baniote,

egingo zuten aiek eizean; baña erbia

zegoan lekura urreratzen nintzan,

baña ez nintzan iris ten.

Ora in, berriz, utzi diot joateari ere.

Oraindik ere lizentzia artzen det, baña al-

Berriz plazara

340

perrik. Goizetan otzetara ateratzeko ez

naiz gauza; eta eizera goiz atera bear da,

ezer egitera ezkeroz, eta utzi diot.

Bertso banaka batzuek emen jarri ditut

eiztarientzako, ez dira oso onak baña.

Garai bateko memoria galdu zait neri

ere, eta al ditudan bezela jarriak or dituzute:

Deitu gabe esnatzen

gerade goizian,

gure aurrekuak e

orrela oi zian;

zakurrak artu eta

mendian pasian,

ez degu luzituko

denbora luzian.

Zakurrak or dabiltza

bulla eta zaunka,

eizera juateko

arin dute anka;

eiztariak badauka

orrenbeste tranpa:

arrapatzen ez bada

zakurraren palta.

Eiztariakin beti

olako naspillak,

mendira ateratzen

dira gizon-pillak;

beren ustetan oso

mutiko abillak,

langak irikitzeko

ederrak mutillak!

Eskopetak artuta

mendira atera,

goiko mendi-gañari

buelta ematera;

bueltan etorriko

dirade atzera,

etxian utzitako

pizarrak jatera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!