28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Dakidan piska eman nai nuke

perretxikuaren berri,

apiziua banuen eta

billa ibilli naiz sarri;

mendian dago osasuna ta

zerbait jateko ekarri,

lagunak asko baldin badakar

ni ez naiz utsik etorri.

Apirillian ziza zuriak

jaiotzen dira aurrena,

perretxikutan nik ezagutzen

detan klaserik onena;

usaitik ere ezagutzen da

alakoxe nabarmena,

asi berrian kiloak milla

pezeta egiten duena.

Pago azpian jaiotzen da au

muzker koloreko gaiña,

bein probatutzen baldin badezu

perretxiku-klase piña;

pama aundia du orrek emen,

jan litekena gordiña.

txit ezaguna Euskalerrian,

izena gibelurdiña.

Arrazoi gabe nere ustetan

ez det aterako itza,

nik beti perretxiku tartian

damakit nere bizitza;

oneri ere gustatzen zaizko

pagoa eta aritza,

gaiña moria daukana eta

deitzen zaiona urritza.

Oiez gaiñera beste klase bat

daukagu ziza oria,

oso aundia ez da ori baiña

perretxiku ugaria;

iñoiz lur-gaiña estalirikan

ikusten da pagadia,

eta eskertzen jakin bear da

orrelako janaria.

Berriz plazara

90

Len ere izena esan dizutet

batena baño geiona,

ondo beltza da beste bat emen

oso perretxiku ona;

emengo klase onenari' re

ezer zorrik ez diona,

ikusitzen dan lekuan beti

txapela erazten zaiona.

Nik perretxiku batzun izenak

esan dizkizut lenago,

ondo zuria izenekua

beste bat ere badago;

ortatik ere pilla ederrak

iñoiz ekarria nago,

baña aukeran jarri ezkero

nik ondo beltza naiago.

Kuletuak e badira baña

ez dira izaten ugari,

imporru zuri baten bilduta

jaio izandu da ori;

eta mordoskan ateratzen da,

zer poza biltzalleari!

Jeneralian gaztaiñadian

gustatzen zaio berari.

Nik perretxiku biltzen igaro

ditut sarritan egunak,

amaika aldiz pozak txoratzen

etxetik erten da junak;

batzuek perretxiku geiago

badituzte ezagunak,

klase auetxek bakarrak dira

guk jan izan ditugunak.

Beste batzuek ere badira

emen bildutzen samurrak,

onak da txarrak danerakuak

ematen baiditu lurrak;

egia garbi esa ten det nik,

zertako esan gezurrak?

Zartuagatik gu gaude beti

benenatzeko bildurrak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!