28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

meli batí. Aiek ogei urtean erreko etzuten

ainbeste egur utzi genien.

Saldu ere asko egin zuten aiek egurra.

Nik neronek ere, len debalde utzitako egurrak,

gero, andik iru bat urtera, tonelada

ogei ta amar duro pagatu nuan. Gasojenorako

saltzen zan orduan aritz-egur igarra.

Aritz-adarren enpleoa neukan, da banekian

nun zegoan; arek kastilloan ederki

jarrita zeukan, eta nik alakoxea bear. Sekulako

egur-pillak egin zituzten guk utzitako

egurretatik: aritz mugarro zarrak pitzatu,

ta gero aien adarrak.

Morroia ere bazeukan, eta semeak ere

bai koskortuak. Bat amalau bat urtekoa,

eta bestea ere amabi ingurukoa. Mutil gogorrak

ala ere. Aientzat, berriz, basoa izango

zan lanik onena. Edade orretan naiago

izan oi da, lan ariña baño, piska bat lan gogorragoa.

Geroztik ez naiz baso oietan ibilli. Ez

dakit zer egingo zuten. Gaia geratu zan an

berrizko ere: lizar gazteak eta ederrak. An

egurra berez etortzen da; ez du aldatu bearrik.

Kamiona kargatzea ere bi koñadoakin

egiten genduan. Zerra-Ianari utzi ta joaten

giñan ka mi ora; eta, kamionak Zarauztik

buelta egin bitartean, egurrak luzean atereak

ziran, ba, ta denbora ori aprobetxatzen

genduan egurrak mozteko.

Ni kamionarekin joango nintzan, an Zarautzen

neurtu-edo egitera, eta anaiak bi

koñadoakin egurrak moztu.

Lan-tokia, berriz, ederra zan: erriberarik

ederrenean moztu ta kargatu egiten giñuzen.

Kontua badu, piska bat pagatuta ere,

alako tokiak. Gurtzaldian eramaten zituzten

itzaiak, eta nunai bota; soro zabal artan

tokia naikoa mozteko eta berezitzeko. Ala,

egurra zabalean dagoan tokian, aukera

Berriz plazara

170

ederki egiten da. Kamiona kargatzeko ere,

lodia bota ondoan eta meenak gañean.

Al baldin bazan, kamionako txoperra

ere egurrari eltzeko modukoa nai izaten

genduan.

Baziran Sieteneko tabernan bi mutil. Bat

oraingo nagusia; Baiona esan oi genion guk.

Arrua beian dago Baiona etxe txiki bat; angoxe

semea da ori. Eta bestea, Telesforo.

Orain Zarauzko Iñurritzan edukiko du taberna,

aldatu berria ez bada beintzat.

Oiek etortzen ziranean, etzan iza ten kamionaren

gañean laguntzalle bearrik. Ori

ez da ego ten norbere gain. Aiek orduan

zuten sasoia, ez du nai duan guziak izaten.

Guk ere orduan sasoi piska bat bagenduan,

baña ez giñan irixten aietara.

Bi koñadoak, udara etorri zanean, etxean

gelditu ziran. Lanik bearrenekoak egin

giñuzen; egurrak osorik bialtzekoak bialdu

ere bai; pagoak zerratu ere bai. Pagadi

bat gelditu zan bota ta gero zerratzeko.

Guk, bien bitartean, aritzak zerratzen

jardun genduan, erreka-alde artan giro

ederra egiten zuan da. Bero aundien modua

bazegoan, goizean goiz jaiki ta goiza

aprobetxatuko genduan, berotu baño len.

Berotzen zuanean, itzala billatzen genduan

guk, ta trongoa landu-edo. Betí gelditu ere

egiten zan an itzala egiteko ainbeste zugaitz.

Ebaki samartu ere egin giñuzen, da kastilloak

ere egin bear ziran, da esan genien

bi laguni. Ortarako ere bazeuden an kargak

bildurtzen etzituanak, eta an alakoxeak komeni.

Egun baten kastillorik aundiena egin

samartu genduan. Beste koskorreria, ura

geok egin genduan.

Aritzak mendian bertan kastillotu giñuzen.

Aiek iru bat urtean an ego n bear

zuten kastilloan; da pagoak, berriz, kamioaren

ondora atera ta antxe kastillotu-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!