28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

goiz jeiki; eta, badakizu, orrelako egunetan

umore ona iza ten da.

Txankarta esa ten genio na bazan bat

taldean, basarria izen ortakoa zalako.

Gerra aurretik ere alkarrekin ibilliak giñan.

Beti amerikanoak bezela ibiltzen

zan ura, erloju-katea txalekotik txintxillik

zuala.

Eta bertso bat bota nion nik, eta arek

erantzun; bertsoak onela ziran gutxi

gora-bera:

Uztapidek:

Amaika bertso badet

len ere botia,

orain ere dadukat

burua betia;

egiñ zazu mesere

neri esatia

nundik erosi dezun

erloju-katia.

Ta Txankartak:

Bertsuetan etzaude

zu mutill makala,

pentsatu zazu nik e

botako detala;

len piper-poto billa

ibiltzen zirala,

aietxek saldu eta

erosia zala.

Bertso auek bota ta lanera joan giñan.

Neguko eguna zan da bapo pasa genduan.

Bereala asi giñan irrintzika, eta

ezta gogoratu ere bezperako ardi-janik.

Larraskandako pamelia oso ona zala

esan bear. Kristauak asko izaten dira

itzegiten oso ederrak; baña obretan ezagutzen

dira, bai gizonak eta bai andreak.

Aiek etziran mesere egiteko bildurrak

egongo. Kristauari on egitea etzuten gerorako

utziko aiek.

Berriz plazara

320

Gero U garte-berrira jetxi giñan. Basoa

ere angoa zan; da, goiko lanak egin

giñuzenean, Larraskanda urruti jarri zitzaigun

lo egitera joateko ere. Orduan

U garte-berrira jetxi giñan, da an lo egin

da jan ere bai.

Pagotegia Ugarte-berritik asten zan,

eta andik gora zegoan Larraskanda, pagotegiaren

goienean.

Len Larraskandan bezela, U garten

ere ondo konpontzen giñan. Oso pameli

ezaguna genduan ura ere. Debako partean

zegoan ori; eta Larraskanda, berriz,

ez dakit Elgoibarko partean edo Azkoitikoan

dagoan; danetatik urruti beintzat.

Baña antxe baño etxe-jira ederragorik

ez da leku askotan izango. Ango zelai

eder ura! Emen, Oiartzunen, soroa

esa ten zaio. Etxe-jira guzian zotala dago

ano

U garte-berrian, berriz, kamioa dago

etxeraño, eta an ere soroak-eta oso ordekak

dira.

An nagusia alarguna zan pameli gaztearekin.

Eta, basoa bukatu genduanean,

Itziarra joan giñan. An meza bat enkargatuta

zeukan nagusiak; eta, ura

entzun eta kontuak egin-eta, bazkaldu

genduan ederki nagusiaren kontura eta

etxera etorri giñan.

Larraskandan zor aundiak utzi giñuzen:

ainbeste endredo eman genduan eta

ezer etziguten kobratu nai izan; eta gariak

itaiakin ebakitzen zituzten aiek artean

ere, ta, gariak eldu ziranean, amabi

mutillak joan giñan goiz baten, eta illuntzerako

gariak danak ebaki ta lotu giñuzen.

Orduantxe aiek gustora, eta gu ere

bai. Ortantxe bukatu ziran ango baso-lanak.

Gero U garte-berriko lanak egin giñuzen,

eta Itziarko Andutzenera joan gi-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!