28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

An egon giñan piska baten, begiari atsegin

ematen ezin asperturik.

Ardiak ere bikaiñak ikusten dira an, da

geienak adardunak. Artzaiak ere bai beren

kotxeakin, zakurra ere kotxean zaramatela.

Carai baten etzan izango atsegin mendi

artara igotzen, zazpi kilometroko aldapa

latz ura oiñez igo bear zanean. Caur

beste erreztasun batzuek dituzte artzaiak

ere.

Mendi aietan geien-geiena arritu ninduan

gauza zan, txabolarik ez nuala ikusi

alerik ere. Ez dakit nora biltzen dituzten ardiak

jeizteko edo beste edozer gauzetarako.

Beorrak ere badaude bikaiñak, emengo

mendietan baño ederragoak, ipurtalde

zabal askoarekin.

An egon-aldi bat egin ondoren, bera jetxi

bearko genduala, eta bildurra ematen

zidan neri an goitik bera abiatzeak, milla

ta bosteun metroko menditik jetxi bear

genduan da. Ortzainzurieta zan mendi ori.

Abiatu giñan, ba, poliki-poliki. An, prenoak

utsegin edo orrelako zerbait pasatu

ezkero, akabo zegoan: pago zarren bat jo

ta zatituko giñan. Baña Jaungoikoak lagundu

zigun eta ederki jetxi giñan Ibañetara.

An ikusten dira usotarako lekuak ere.

Akotatua egon bear du arek. Cipuzkoako

ta Bizkaiko jendea omen da, an eizean egiten

duana.

Cero Espinal edo beste erri koskor bat

bada an, eta baneukan an gelditzeko gogoa

Manuel Olaizola "Uztapide"

223

ere, eta antxe pasa bear genduala esan ziguten.

Arruako nere lagun bat an egona

zan, ba, luzaro: Juan Erentxun. Organista

eta eskola-maixu ta sekretario ere ura izango

zan Espinalen. An pasaran gelditu giñan,

da orduantxe meza nagusitako jendea

atera zan.

An ere, piska bat egarrituak giñan da

sartu giñan ostatu batera. Antxe, bermut

bana artuaz, piska bat egon giñan.

Da erriari be gira tu bat eman genion.

Nik uste baño erri politagoa da Espinal.

Oso garbia eta txukuna, kamioa erditik pasatzen

zaiola. An ere beren elur-bildurra

edo ori bazegoan; baña bes tela erria patxarazkoa

eta polita da.

Badakizu, altura aundia dago an da bildur

bear elurrarekin. Noiznai amabost bat

egun edo illabete egingo ditu an elurrak,

eta kezka ematekoa da. Baña, bestela, nik

uste baño erri politagoa.

An egona zan nere laguna, Juan Erentxun

edo dalako ori, orain Donostian bizitzen

da. Musikoa da, ta pianoa jotzen edo

orrela bizimodua ateratzen duo

Cure mendiko buelta eman genduan

eta ordubata zan. Bazkaltzeko gogoa ere

piska bat egin zitzaigun. Egualdia ederra

zegoan, bero aundia, da andikan U1tzamara

etorri giñan bazkaltzera.

An bazkaldu eta lasai. Preskatu giñan,

kapeak artu ta an mendian ikusitako gauzai

beste pasara bat eman genien; eta, piska

bat preskatu zuanean, artu gure kotxea

eta etxera etorri giñan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!