28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Injenieroa ere bazegoan batalloi artan,

da apaiza ere bai. Kamio berriak egiten-da

jarduten genduan. Gu, askotan, injenieroari

erakusten nola lana egin bear zan. Toki

ederrean zegoan, guk erakutsi-zai zegoan

injenieroa, bide berriak egiten. Bizkaitarrak

ziran oiek biak, injenieroa eta apaiza.

Apaizak ere ederki ikasi zuan pikatxoian,

baña gero kartero sartu zan. Beti, eskola

piska bat duana intxufatu egiten da an

ere.

Beroa, berriz, ikaragarria egiten zuan

ano Exerita jarri ta galtzak belaun gañean

etzegoan sufritzerik. Galtza kakiak eskuakin

artu ta jaso egin bear gora belaun kontratik.

Autsa, berriz, ango pixta berri aietan,

urrutira begiratu ta, tropa zijoanean, etzan

aurrekoak besterik ikusten; atzean zijoazenak,

dana autsak tapatuta joaten ziran.

An formatuta joan bear, da guk geok,

eskoltakoak, aurrean izan edo atzean izan,

alde ederra egoten zan. Erdiak aurrean ta

beste erdiak atzean joaten giñan; da, atzean

egokitzen baziñan, auts-pilla ederra jango

zenduan.

Urak ere oso txarrak ziran toki batzuetan.

Edateko bai ederrak, presko-preskoak;

baña zenbait lekutan edaten bazenduan,

laste akordatuko ziñan. Galtzak

bizkarrean artzen al ziñuzen. Errian zeudenak

edateko modukoak ziran edo etziran,

eskribituta ego ten ziran. An, erritik

kanpoan ere, nunai badira ur ederrak, baña

kontu aundia bear da edaten.

Aiek, eizerako dira toki ederrak. Eperra

ta erbia ta konejoa bada an ugari. Nik, serbiziorik

ez nuanean, beti eizik zegoan edo

ez ikustera joan bear iza ten nuan.

Goiz baten joan nintzan. Makaldi bat

zegoan oso ederra, ta dana konejo-zuloa

zegoan an; beste aldetik dana soroa zego-

Berríz plazara

152

an, da erdian kamioa. Goizean, eguna argitzen

asi zuanean, jarri nintzan an kamioan,

soroen da makaldi orren erdian, da

an pasa ziran konejoak arrituta utzi niñuten.

Soroetatik makaldira danak. An bai,

eun konejo ikusiko nituan nik.

Gero, soroetatik gora, berriz, ametz kaskar

da arte ta orrelakoa zegoan beste sailIara

bat mendia, eta ara joan bear nuala

pentsatu nuan, eta baita joan ere.

An, berriz, zazpi erbi altxatu nituan

ordu-laurden bat baño lenago, ta beste ez

dakit zenbat eper.

Mendiak sakon piska bat zeukan; da,

ara alIegatu nintzanean, altxatu zan an eperra!

Berrogei ta amar izango ziran an bixtan,

da nere artean pentsatzen egon nintzan:

"Zeñi tirako nioke orain, eskopeta

baneuka?".

Espinosa de Henares zan erri ori. Neri

bestetarako etzidan inbiririk ematen erri

arek; baña eizerako bai. Bestela erri pobreak

ziran aiek. Erri guzian bi bei zeuden:

ta, guri arrantxorik sobratzen bazitzaigun,

izaten zuan an estimazioa.

San Pedro ondorenean joan giñan gu

ara, eta beroari aguantatu ezinda an iza ten

ziran komeriak!

Beste erri batera aldatu giñan gero. CogolIudo

zan ura. An ere kamio egiten ibilli

giñan. Amar kilometro joan eta amar kilometro

etorri, ogei danetara, egunean egiten

giñuzen. Nekatuta egoten ziran mutillak.

Guk joan da etorri besterik ez genduan

izaten, da ala ere naikoa lanak izaten giñuzen;

baña aiek, piska bat bada ere, lana

egin bear. Mutil gogor askoak, bein illundu

ezkero bixtarik etzutenak baziran.

An etzegoan ala segitzerik, egunean

orrenbeste kilo metro egiñez, eta berriz ere

aldatu egin bear izan genduan. Oraingo

erri au Veguillas zan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!