28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

-Bai; oraintxe egin dira ta berealaxe

jarriko dizkizut!

Kazuela oiek papelarekin ederki bilduta-ta

jarri omen zizkaten, da an dijoa

gure Pedro Errero ori txitxi baño kontentuago.

Ugaldetxoan, Txipiton-edo, bai omen

zegoan sagardoa saltzen, eta an sartu

omen da:

-Arratsalde on Jaungoikoak dizuela!

-Bai zuri ere! -esan omen zioten an

zeudenak.

-Emen, mutillak, jana naikoa!

Jarri omen zan an zegoan mai baten,

eta:

-Etorri onera, nai duana, jatera!

Laster bildu omen zan jendea naikoa,

ta ustu omen zituzten ango kazuelak sekulakorik

azkarren.

Beste odolki-zaleak joan omen ziran

gero bostetan kazuelen billa, eta:

-Pronto al dira edo zer da?

-Zer gero?

-Zera: kazuelak.

-Pedro Errerok eraman ditu -esan

omen zion etxeko andreak.

-Jarri zazu beste zerbait! Orrek eraman

baditu, ez da aiekin probetxurik,

eta on egin daiola!

Berriz etxean zegoanetik jarri zerbait

eta preparatu omen zan gizona Aldakora

joateko. Aiek ziran gizonak, alkarri

orrelakoak egin eta ez aserretzeko! Orain

ez dago alako gizonik. Oraingo gizonak

utsarekin minberatzen gera.

Frontoira ere izan omen zuten joaten

ziran bolara, Pedro ta bere lagunak. Piska

baten ibilli omen ziran artan ere, eta

irabazian omen zegoan frontoitik eta

utzitzea pentsatu omen zuan.

Manuel Olaizola "Uztapide"

331

Terreno txiki bat erosi omen zuan,

soro koskor bat, eta Moderno jarri omen

zion izena. Moderno frontoian izaten

omen ziran, da an irabazitako diruakin

erosi omen zuan soroa.

Beste baten, terreroan sariketa bat

omen zegoan Ernanin. Joan omen dira

Oiartzundik talde bat: Ezkertarrak, eta

gure aitagiarreba, eta Pedro ori ere bai.

Geiago ere bai omen ziran; talde aundia

beintzat.

Izenak eman omen dituzte, eta asi

omen ziran tiratzen. Danak segiran izango

ziran, izenak ala emango zituzten da.

Pedro orrek atzena tira bear zuala, eta

besteak tira omen zuten, da ura atzenerako.

Tira omen du eta erdirago ez omen

zegoan jotzerik; bete-betean erdiko beltzean

jo omen zuan.

Palta ziranak tira arte egon omen ziran,

eta bestek ez omen zuan arek bezin

erdian jo.

An dagoan txapa biribil ura txapeldunarentzat

izaten da, ta or eman diote

Pedro Errerori. Gozoa jarri omen zan.

Artu omen du bizkarrean eta Oiartzuna.

Emen bazan bes te gizon bat, zerbait

aitatzea merezi zuana: don Antonio Valverde.

Oiartzunen bertakoa etzan, baña

Errenterikoa edo orrela izan bear zuan.

Emen, Oiartzunen, etxea zeukan arek.

Asko maite zuan gañera Oiartzun. Oiartzunengatik

itzegiten asten bazan, etzan

bereala aspertuko ura.

Gizon aundia zan, baña txikiakin ere

bazekian tratatzen. Arentzat etzan gizon

txikirik; danak berdiñak ziran arentzat

gizonak.

Txarrik iñor etzuana zan ura. Edozeñengatik

itzegiten asten zala ere, etzion

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!