28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zorionian pentsatu nuen

ezkontzia egun baten,

nere lagunak ere kontseju

ori ematen ziraten;

ikusten nuen asi bearra

neskatxan bati esaten,

eta ark baietz esatia're

ez da seguru izaten.

Goizian oitik jeiki orduko

beti gauza bat goguan,

ud aran ere gogoratzen zan

eta geiago neguan;

gure auzoko taberna baten

jan da lo egiten genduan,

andria artu eta etxian

jarri asmotan nenguan.

Nik jaten nuen taberna orretan

neskatxak zeuden gaztiak:

ogei ta iru urte zarrenak,

andikan bera bestiak;

lotsa pixka bat ematen ziran

aiek tentatzen astiak,

berialaxe baietz esan zun

orain dedan emaztiak.

Berrogei eta iru urte neuzkan,

naikua mutilzartua,

ogei ta iru zeuzkanarekin

nuen ezkontza-tratua;

berandu samar baña berakin

nola nintzan alkartua,

beñere etzait damutu izan

arekin esposatua.

Berrogei ta iru urte banitun,

bazan pranko edadia,

emaztia zan ogei ta iru

artian bete gabia;

ondo pentsatzen jarri ezkero

purian zegon loria,

ta gero ere atera zan nik

merezi baño obia.

Berriz plazara

132

Etxe batian bizitzen giñan,

etzan neskatxa arrotza,

berez alako leiala da ta

lanian berriz zorrotza;

kariño aundiko pertsona bera,

neregan zeukan biotza,

egun batetik bestera alaxe

egin zan gure ezkontza.

Bein erabaki genduenian

ezkontzak etzun luzatu,

zerbaiten palta sentitzen nuan

da egun artan osatu;

len jaten nengon etxe artako

neskatxakin esposa tu,

arrezkeroko egun guziak

berakin ditut pasatu.

Pamelia're ekarri gendun

da ill egin zan zarrena,

egun artantxe tristuraz bete

zitzaidan neri barrena;

emaztia ta biok negarrez

juntaturik alkarrena,

da pena oiek danak azteko

etorri zan bigarrena.

Len esan dedan bigarren ura

sendira zetorrenean,

bai al dakizu nolako poza

zegon gure barrenean?

Muxu ematen asi zitzaidan

lanetik netorrenean,

eta orduan esan nuen nik:

«Pasa dek okerrenean!»

Lenengua're alaxe zan da

bigarrena're mutilla,

ogei urtetan pasia dago

ta ez da oso debilla;

beste gauzarik ez det eskatzen:

osasun izan dedilla;

laste asiko da ori ere

pameli berrien billa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!