28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lasarte:

Egokia da, anai maiteak,

piskat elkar tentatzia,

orretarako komeni zaigu

zer itzegin pentsatzia.

Egokia zan alkartasunez

gu txoko ontan biltzia,

komeni zaigu kantatu eta

errespetoz ibiltzia.

Uztapide:

Berriro asi gaitez bertsotan

aztu baitziran lenguak,

badakizute nola ixilik

geran danok egonduak.

Entzutera ere biltzen zaizkigu

berebiziko munduak,

bertso batzuek merezi ditu

onlako bazkalonduak.

Lizaso:

Ai, nik baneki nolatan eman

Uztapiden erantzuna!

Begira nengon ezker-eskubi,

auxen da edertasuna!

Lenago triste zegonak ere

sentitzen du poztasuna,

leku guzitan ezta billatzen

olako alkartasuna.

Lasarte:

Lizaso maite, itzegin dezu

erik egokienean,

elkartasunez biltzen gera gu

beti edo geienean.

Alimentatu giñan ondo ta

asiak gera lanean,

ixilik egoten ez da errez

itzegin bear danean.

Berriz plazara

446

Uztapide:

Aspalditxotik esan ziguten

Elgoibarren zala festa,

nola atera biar ote zun

ekarri det naiko kezka.

Alaitasuna ikusitzen da

erri guztian gaiñezka,

gure biotzak pozteko iñon

onlako jairikan ezta.

Lizaso:

Biotzak salto egiten zidan

Uztapiden esanetan,

izanez ere alako gauzak

jarri zaizko ezpaiñetan.

Edertasuna ikusten degu

errian leku danetan,

Elgoibartikan ezin aldegin

etorritako penetan.

Lasarte:

Au da paraje zoragarria,

au da txoko atsegiña!

Guretzat ezta penarik izan

Elgoibarra otsegiña.

Danak esa ten asi ezkero

badegu zer itzegiña,

zu're sufritzen or zaude eta

kanta zazu, Etxegiña.

Etxegiña:

Bazkari ederra egin degu ta

orain akeita artzera,

Baltasarrian baturik gaude

euskaldun onen antzera.

Maitetasuna ikusten degu

anai guztiok batera,

gure oitura maite ez duna

joan deilla bere etxera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!