28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

11 Vme koskorrak juaten ziran

ta gurasuak ere bai,

auzokoren bat ezkondutzian

danak artuko zuten jai;

beren tarteko senideren bat

utziko zuten etxe zai,

bi egun oitan beren lanakin

etzuten ezer jakin nai.

12 Gezurrak ere badirudite

eztaietako esanak,

egun bat lagun eta geiago

sarritan gaude izanak;

janaren paltik etzan iza ten

eta sobratu eranak,

bapo moldatzen ziran orduan

aruntz juaten ziranak.

13 Soñua jotzen ari zana're

etzan ixiltzen orduan,

dantzan askorik etzekitenak

asiko ziran saltuan;

beste mai-puntan aitonak berriz

bertsotan edo kantuan,

danak zeukaten libertsiua

eztaitara juandakuan.

14 Gau erdi aldia etorriko zan

eta nekatu samarrak,

ordu oietan jotzen giñuzen

erretiratu bearrak;

bestela urrengo egunerako

egoten ziran lan txarrak,

bakoitzak beren etxietara

juango ziraden zarrak.

15 Zarrak juango ziran etxera,

bertan gelditu gaztiak,

pena ematen baizigun guri

broma eder ura uztiak;

batzuk batere etzan gabe ta

sapaian lotan bestiak,

da biaramon goizian berriz

antxe gosaltzen guztiak.

Manuel Olaizola "Uztapide"

71

Ostiralian berriro ere

asiko gendun eguna:

«Ai zer nolako lagun-artia

igaro bear deguna!»

Auzoak edo pamelikoak

dana jende ezaguna,

gosaltzen berriz jango genduan

an ekarritzen ziguna.

Goizetik oi da illun-aldia

eztaien bigarrenian,

gosaldutzian atzera berriz

sasoirik ederrenian:

«Len bezelako tristurarikan

ez daukagu barrenian,

goizeko gure goibel-aldia

pasa da okerrenian!»

Len esandako trikiti ori

asten zan gosal onduan,

ta an zeguan gazte jendia

dantzan aguro orduan;

egun oriek zartuta ere

izaten dira goguan,

orain ederki ikusten degu

zartutzian zer daguan.

Gaztetan pasa diran egunak

gogoratutzen zartzian:

nola ez baizan ezeren paltik

eztaiak ziran etxian,

une gozuak pasatzen giñun

juaten giñan bakoitzian;

negar-malkuak etortzen dira

gauza ortaz oroitzian.

Juaterakuan poza eztaiak,

etxerakuan serio,

urrengo eguna lanian pasa

bear degula merio:

«Etxe onetan bi egun pasa

ditugu millonario,

gabon pasa tu, etxekuak, da

beste bat arte ario!».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!