28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Guk alkarrekin pasa ditugu

bertsotan zenbaitxo urte,

bein ezagutu giñanetikan

gaixotu nintzan bitarte;

Euskalerriko zenbat pestetan

artu ote gendun parte?

Aspaldi ontan nola zeraden

berririk ez det, Lasarte.

Ez dira ola aztutzekuak

guk pasa giñun egunak,

noizian beinka gogoratutzen

dira lengo ezagunak,

dudik ez dago berriz guk biok

egin izan ditugunak;

zutaz oroitzen gerade beti

ezagutzen zaitugunak.

:1 Zenbat euskaldun guk errietan

pozik utzitzen genduan!

Lengo egun baten neure artian

ori pentsatzen nenguan;

amaika aldiz gogoz bertsotan

jardun det zure onduan,

ni kaxkal samar banintzan ere

zuk lagundutzen zenduan.

Gelditu gabe erririk erri

berdin zortzi egunian,

ez giñaden gu nekatzen ere

osasuna gendunian;

ezertarako ez gera berriz

ura galdu zaigunian,

burua eta ankak ziaro

makaldu zaizkigunian.

Zurekin ezin azturik nabil,

gure Lasarte prestua,

amaika aldiz lasaitu nazu

ni izan arren estua;

aspalditxoan ikusi ez da

auxen da ezin aztua!

Zure laguna izan danentzat

ori da lan bat gaiztua.

Berriz plazara

92

Zu ere baju ibiltzen ziñan

geienean osasunez,

ebakuntza bat egin zizuten

zeuk esan izan dezunez;

urtietako suprimentua

nik zuri entzun nizunez,

alare beti ibilli izan

ziñaden gizatasunez.

Ongi ezian daguen batek

beti motel du gorputza,

osasunakin gerala zerbait,

gaixotutakuan utsa;

urdailletíkan egin zizuten

sekulako ebakuntza,

eskerrak eman izan zendula

Jaungoikuaren laguntza.

Zure urtiak izan dirade

mikatzak edo gaziak,

istori pranko badituzu zuk

mundu ontan ikusiak;

seme-alabak ere iñoren

laguntzik gabe aziak;

orain txarrenak egin dituzu,

aztuko ziran guziak.

Juan ziran gure bertso-denborak,

geiago ez det abestuko;

len egin izan nazun bezela

ni ez nazu babestuko;

orain mututu naizela eta

ez al zera zapuztuko?

Nik, Lasarte, zu bizi naizela

sekula etzaitut aztuko.

Zorionean egun batían

gu biok giñan alkartu,

bein ezagutu giñaden eta

geiago ezin bakartu;

landaretxo bat txertatutzian

bezela biok bat artu,

oraindik gure naitasunikan

ez da ziaro igartu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!