28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tu zan bere lagunarekin; eta an ikusi zuan

len berarekin bertsotan askotan jardundako

bat, beste iru bertsolari afizionaturekin

jo ta autsi ari zala bertsotan.

Afizionatu oiek dexente egiten zuten bertsotan

gaztetan; eta, lau lagun diranean,

txanda irixterako zerbait pentsatu ere bai,

gai bera bada lauak kanta bearrekoak; eta

aiek irurak baten aurka edo broman arituko

ziran.

Ala, saioa bukatu zutenean, alkar agurtu

eta, pixka bat apartatu ziranean, bertsotan

ari zan lagun zarrak Uztapideri:

-Gu onelaxe jarduten gaituk. Zer iruditu

zaik?

Eta Manuelek:

-Barka nazak; baiña emen nik entzun ditudanekin

auxe ikusi diat: iri asko aztu

zaik edo, bestela, iru gazte oiek ikaragarri

ikasi ditek.

Eta biak egiak. Baiña aurrenekoari aaztea

zuzenean. Izan ere, pixka bat utzi ezkero,

bertsotea oso lan sorgiña da. Errez

kantatzea zailla; eta, pixka bat zaartu ezkero,

zaillagoa edo oso zailla, naiz maleziaren

indarrez zerbait egin. Bertsotan ere

sarri jardun bear da.

Apari ondorengo bertso-saio luze batean,

ainbeste gai pasatu ta gero, egitazko gai

bat etorri zan. Izan ere, eiztari-itxura xelebreko

bat bazegoan antxe bertan, eta egi

edo gezur-otsak izan ziran. Nik uste egia

izango zala, eta etzan aurrenekoa izango,

eta ezta ere azkenekoa.

Eiztariak eiz-txakurrak oso maiteak izan

arren, oillagorra paratuta daukan txakurra

nekez joko du, oillagorra altxatu ta gero

tiratuko diolako; baiña aurreraxeago, garo

tartean dagoan edo dabillen beste txakurren

bat jotzea ez da aurrenekoa; ezta bes-

Manuel Olaizola "Uztapide"

401

te eiztariren bat jotzea eta iltzea ere. Zoritxarrez,

urtero iza ten da bakarren bat.

Eiztari xelebre onek ere txakurrik onena

il zuala eta or asi dira bertsolariak; eta bestea,

ura nundik edo zeiñengandik jakin ote

zuten, erderazko orazioak egiñez, eta an

ziran angoak.

Bertsolari batek onela bukatu zuan:

Zuk errezena egin zenduan:

bitan aundiña jotzea.

Eta Uztapidek ondoren onela bukatu

zuan:

Egia da onek etzula egin

apuntatutzen lanikan,

baiña ez pentsa aundia jotzen

beti erreza danikan.

Uztapide eta beste bertsolari batzuk Segurako

Txoritegi elkartean ari ziran bertsotan,

edo ari giñan. Aparia eta aren ondorengo

bertso-saioak ziran, eta giro

aparta zegoan, ondo janda. Eta zer edana

eta zer errea etzan falta. Tabako-usai puska

bat egongo zan, gu danok puruak errez

ari giñalako; eta entzuleak ere, geienak berdintsu,

ondo betea bazegoan ere gure elkartea,

eta ordu txikiak dexente luzatzen

asiak ziran ordurako, beste askotan bezela.

Baiña danok pozik, olako apalondoak

bizi izan ez dituan batek ulertzeko baiño

obeto.

Batek ontan ala kantatu zuan zortziko

txikian, ala ari giñan da: aurreko gauean

ere berandu erretiratu zala Eibartik, bertsotara

joanda; eta orduan ere illargia izkutatu

eta eguzkia laixter azalduko zala,

eta orrelakoak.

Eta Uztapidek:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!