28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan Ibarzabal Anitua

Buztarri bertsolaria

Markina

BUZTARRI bertsolaria Markinan jaio zen,

1924-ko otsailaren 14-an, Erlats baserrian.

Horregatik, gertueneko lagunentzat Erlats

izan da, baina bertsolaritzak Buztarri bezala

ezagutu du gehien bat; kasu honetan

ogibidea nagusitu zaio jaiotetxeari.

Nolanahi ere, Erlats edo Buztarri izan deituraz,

Juan Ibarzabal Anitua da gure gizona.

Ezkondua da eta bi alaba eta seme bat ditu, Berea

den eta bere izen berbera duen taberna etxean,

Markinan, egina da grabazio hau, 2000 urteko

ekainaren 29-an.

Uztapide nola ezagutu zuen gogoan al daukan

galdetu diogunean, baietz esan digu.

-Soldadu Donostian nengola, Tolosan jarri

zuten txapelketa bat, eta orduan ezagutu

nitun nik Basarri eta Uztapide. Cerra

ondorena zan. Orduan asi zan bertsoketea

piskat indartzen. Eta ara joan ziran Basarri,

Saiburu, Zepai, Ondartza, Ernaniko

Paulo Txikia eta abar. Mitxelena be an ezagutu

neban, Tolosan. Andik eta lasterrera,

Ernanin zala uste dot beste sariketa bat.

Uztapide ez zan joan Ernanikora.

Buztarrik oraindik ere bizi-bizian dauka ezagutu

zueneko hartan Uztapidek merezi izan

zion iritzia.

-Badakizu, Basarri beti izan da gizon bikaiña.

Baiña ori, beste ori be, zorrotz joaten

zan, e? Orrek beti euken, ddak!, ara: zi-

395

rixe edo tapie! Ori bertsolari aundixe, aundixetakoa

izan da. Neretzako aundixe izan

da.

Tolosako sariketa edo txapelketa horretan

kantatu omen zuen Zepaik bere anaiari

buruzko bertso entzutetsu hura.

Berarentzat miresgarria zen bertsolaritzarekin

aurrez aurreko topo egite hartan. Dena golkora

bildu nahi, eta Buztarrik ez omen zuen

bertso hura osorik gogoan jaso. Baina bai bere

kintakoa eta soldadu-Iagun zuen Manuel Uranga

itziartarrak.

-Ark jaso eban eta arrezkero kantatu eustan

iñoiz. An, Tolosako artan, rumoreak

izan ziran bertso orren ondoren beerakada

izan zuela Zepaik. Ostentzian, neuretzako

ondo egin eban ark bertsotan.

Hogei ta hamaseiko gerra ondorean egiten

zen lehenengoa ez bazen, aurrenetakoa zen Tolosako

sariketa edo txapelketa hartan, Basarrik

jaso zuen lehen saria; eta Uztapidek, bertsorik

onenarena.

Markinan eta Ondarroan

Uztapiderekin izandako hurrengo harremanek

Markinaraino ekarri dute Buztarri.

-San Isidro batzutan izan zan. Orreik etorri

ziren Ernani Txikia, Uztapide, bere beste

leengusua-edo, txato bat, Amaran-edo

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!