28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lizaso:

Ni ere egin bearrian naiz

nere ongi etorriak,

pozaren pozez egin ditugu

gaurko ibili aldiak.

Leku askotan baldin balira

au bezelako erriak,

oaindik amasa seguru luke

euskera maitagarriak.

Lasarte:

Pozikan gera, anai-arrebak,

geure lanari ekinda,

ixilik egoten zailla baita

egin bear dala jakinda.

Barrua lasai jarriko zaigu

gauzak garbi itzeginda,

berrizko ere joan nai genduke

zuen gustoa eginda.

Uztapide:

Pozaren pozez etorria naiz

ta esango dizutet nundik:

bertsuetara Elgoibarrera

propio ni Oiartzundik.

Erri au beti serbitu nai det

al baldin badet iñundik,

ikusitzen da jatorra dala

erri maite au oraindik.

Lizaso:

Zuen aurrera agertu gera

biotza zabal degula;

lan piskaren bat ein ber danean

ain da jenio mardula!

Ikusten degu amona bat e

orain urbildu zaigula,

amonatxo au nabarmendu da

bertsoak maite ditula.

Manuel Olaizola "Uztapide"

445

Lasarte:

Amonarentzat, Lizaso maite,

dituzu egundoko famak,

seme-alabak ondo ikusi nai

ditu familiko amak.

Iruna bertso jarri dituzte

emen goiz-parteko lanak,

arratsaldean bota bearko

orain sobratzen diranak.

Uztapide:

Lasarte, ixilduko bagerade

asi bear zan lenago,

zu lanerako gogoz zaudenik

iñork ez luke esango.

Asko kantatzen baldin badegu

eztegu ondo emango,

baiña beste bat kantatu arren

kastiguik ezta izango.

Lizaso:

Gere ustetan ari giñan gu

jendian kontsolagarri,

baiña luzegi ai ote geran

Lasarte onek igarri.

Seguru nago entzulen batzuk

geldiko ziran egarri,

zer kontatua izango da ta

arratsaldian etorri.

Ondoren, bazkari-legea herriko Baltasar

bazkunean egin zuten bertsolariek, bertsozale

jende askorekin batera.

Eta bazkalondoan, bertsoa bertsoaren

ondoren kantatu zuten.

Tartean, Jerman Uriguen Etxagiña ere

han azaldu zen, Manuel Lasarteren gonbitari

erantzunez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!