28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Artzaiak ere negu beltzian

baditu egun tristiak,

nai ordurako ez dira juaten

aldi batzutan astiak;

egualdi ona desiatutzen

batek bezela bestiak,

udaberria noiz etorriko

zai daude artzai guztiak.

Ardiak ere tristetzen ditu

neguko busti ta otzak,

ori ezer ez balitz bezela

gaiñera gastatu sosak;

artzaiak berak uste baiño len

zimurtzen dirade poltsak,

egualdi ederrak datozenian

mendira juateko pozak.

Gazte-denboran ibillia naiz

ni're piska bat artzantzan,

bildur gogorra izaten gendun

denboralien mudantzan;

txarrari alde egin nai beti

iñondik al baldin bazan,

pobria bizi oi dan bezela

beti geroko esperantzan.

Txakur gabeko ardi-zaitzia

penosua izaten da,

ardia iñork nai ez lukian

tokira azkar juaten da;

guk nai genduan tokian berriz

mokaurikan ez jaten-da,

arri tiraka gelditzen giñan

beso guztiak etenda.

Ardia jarri zuk nai badezu

paotxik ederrenian,

iru edo lau mokaro jango

dizkizute aurrenian;

amar minutu baño len an da

larrerik zakarrenian,

txakurrik gabe kostako zaizu

idukitzen barrenian.

Berriz plazara

42

6 Gaurko artzaiak ikusten ditut

geienetan etzanian,

lenguak ere etzaten giñan

beste lanik etzanian;

lengo konturik ez dago orain,

zakurrak gogoz lanian;

orrelakorik etzan iza ten

gu artzai genbiltzanian.

Artzaiak ere beste guztien

antzera baditu lanak,

sinistu ere ezin litezke

esango bagiñuz danak;

geienak nola egoten diran

ongi naiari emanak,

beste lanikan ez du egin nai

bein ortan probatu danak.

Epaillaren atzen aldera

asiko zaigu kukua,

bitarte ortan supritutzeko

bada denbora naikua;

une artako artzaien poza

ez da, ez, nolanaikua:

«Aurtengua're pasako degu

gurekin bada Jainkua!»

UN egua juan da etorri zaigu

lore-illaren aurrena,

egualdi onak asiak dira,

pasia degu txarrena".

Oraingo ontan lasaitu zaio

artzai zarrari barrena,

laster ikusi bearrak gera

Aralar puntan barrena.

«Negua pasa penatuta ta

orain mendira baguaz,

ni ere ez naiz asarre eta

ardiak pozak dijuaz;

zutik ibiltzen ikasitzen da

mundu ontan amilduaz,

ai zer egunak pasako'itudan

perretxikuak bilduaz!»

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!