28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eta alakoxe imintziotan; bestean, bid e­

-kurutzeren batera iritxi ta andik muga-

-arriren bat ikusten bazuan:

-Manueltxo, joan onoko arri orren ondora!

Begiratu erbiaren erregalorik dagoan!

Joango zan, da artu eskuetan da aguro

ekarriko zizkan.

Guk esa ten genion batzuetan aitonari:

-Onek zure imintzioak egiten ditu

ederki!

Eta aitonak orduan:

-Ori ere bai? Juuu!

Baña etzegoan aitonaren bistan ari

ikutu besterik; laste jabetuko zitzaion,

edozein zala ere.

Larunbatetan egundoko erregaluak

ekartzen zizkan: sagarrak-edo, naranjaedo,

platanuak-edo, matsa-denboran

matsa, ta zer fruta zegoan purian, uraxe

ekarriko zion; ta gañerakoan galletak,

karameloak eta olakoak. Eta mutikoak,

aitonak ematen zuana artu.

Aitonak, gu onera etorri giñanean,

etzuan lanik egiten. Belaunean tumor

aundi bat izan ta oso kojo zegoan. Gero

Ardi-iturriko minetan ibiltzen zan bid eak

arreglatzen. Or bazan burnibide txar

bat; trena ibiltzen zan an, da arek betiko

lana idukitzen zuan konpontzen. Antxe

jarduten zan mutil batzuekin enkargatu-moduan.

Gizon umoretsua zan; bertsotan ere

jardun izan zuan. Ni neroni ere saio asko

egiña nintzan arekin.

Emen Zulua esaten zioten bat ere bazan,

eta ura ere gu bizi giñan ostatu artan

an izango zan; eta igandero iza ten

ziran bertsoak, eta aste-egunean ere askotan.

Berriz plazara

346

Bein batean, egun pasa eginda omen

zebillen Zulua ori Ergoiengo ostatuetan,

batean batera eta bestean bestera.

Alako batean or etortzen da gu geunden

lekura, eta or asitzen da guri bertsoa

botatzen. Baña batere gabonik esan

gabe sartu ta segituan bertso auxe bota

zuan:

Ni ez nak bildurtutzen

batere irekiñ,

batekin bezelatsu

aiko nak birekiñ;

ez eidazute neri

odolik irakiñ,

ez da giro izango

gaur Zuluarekiñ.

Nere erantzuna:

Gizon onen joerak

ez dit egiten on,

pentsatzen jarrita're

ez daki nun dagon;

lenbiziko sarreran

esan balu gabon,

lengo txarkeri dana

barkatuta zegon.

Ta nere aitagiarrebak:

Ez al gaude gu gero

geiegi eranak,

goizetikan asita

tabernan geranak?

Bakarrikan egingo

ditu biren lanak,

ez dira aintzat artzen

Zuluan esanak.

Era orretantxe zan Ergoiengo bertso­

-giroa. Guk ez genekigun bertsorik gabe

denborarik pasatzen. Ogei ta iru urte

onetan atzeradaka aundia egin du ber-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!