28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

duantxe egin zuala esango genduan

geok; baña zerbait pasa zan ano

Juezen erabakia onela izan zan: Mattin

txapeldun; ni, Uztapide, bigarren;

Basarri, irugarren; laugarren, Etxahun;

bostgarren, Lasarte; seigarren, Lizaso;

zazpigarren, Xanpun; zortzigarren, Errexill;

bederatzigarren, Lexoti; eta amargarren,

Mitxelena. Era ontan izan zan

ango erabakia. Sarako trinketean zan txapelketa

au.

Beste batean Donibane-Garazin izan

zan beste txapelketa bat. Ara ere joan giñan

Basarri ta ni biok.

An ere bagiñan amairu bertsolari edo

zerbait ere, juntatu giñanak; eta an ere

egin genduan gure bertso-saioa.

Baña an ez nuan eduki oso egun ona

ere: Basarri txapeldun, Xalbador bigarren,

Mattin irugarren, laugarren Zubikoa

eta bostgarren ni, Uztapide.

Beñere ez naiz olain atzean gelditu

oraindik txapelketa baten; baña neronek

antz eman nion gaizki egon nintzana, eta

beste baterako esperantzan etxeratu giñan.

Beste batean Baigorrira joan giñan: iru

bertsolari, mugaz emengoak, iru mugaz

arunzkoen kontra jokatu bear zala, eta berrogei

ta amar milla franko zeudela; nagusitzen

zan taldeak ogei ta amar milla

franko; eta galtzen zuanak, ogei.

Gu, emendik, Lizaso eta Lasarte eta ni

Uztapidek osatzen genduan taldea joan

giñan; eta andik, berriz, Xalbador eta

Mattin eta Zubikoak osatzen zuten taldea

atera zan; eta ala jokatu ere egin genduan.

Ez genduan esperantza aundirik eraman

aruntz; baña guk irabazi genduan

edo guri irabazitzat eman ziguten. Beñere

ez det alako pozik artu oraindik ber-

Manuel Olaizola "Uztapide"

301

tsotan eginda, an irabazi genduanean

baño. Beren etxera joan da irabazte orrek,

beti iza ten du alako poz bat.

Gero berriz emen jokatu bear zan; Billabonan

egokitu zan jokatzea, eta berriz

ere guri eman ziguten irabazitzat. Igande

arratsalde batean jokatu genduan

emengoa.

Aiek beren automobillakin etorriak

ziran orduan, Paullturnier-edo, Sarako

alkatea, eta orrelako batzuk. Amasan

bazkaldu ta egun-pasa ederra egiña zuten.

Baña oso ondo portatu ziranik ez

det uste billabonatarrak; nik alako moduko

kontuak aditu nizkien berai. Dana

dala, orretan bukatu zan orduko gure

eguna.

Parisen ere izan giñan bertsotan. Milla

ta bederatzireun da berrogei ta emezortzian,

da Loreillaren emezortzian,

izan zan Parisko au; baña ortarako Urruñan

egin genduan lenbizi eliminatoria­

-moduko bat.

Au Apirillaren lauan izan zan, Urruñako

au. Irungo olerkari bati, Basurko

zanari, omenaldi bat egin zitzaion; eta,

bide batez, Parisera joan bear zuten lau

bertsolariak aukeratu.

Jai-aldi bikaña egin zan. Lenbizi meza

nagusia, ta elizkizun ederrak egiten dira

an, mugaz arunztik. Elizako kantuak ere

danak jakiten dituzte an; danak egiten

zuten an kantuan.

Orain emen ere, euskeraz meza ematen

asi ziran ezkero, geiago jarraitzen

zaio mezari; baña an lenago ere bai. Gustoa

ematen zuan ango elizkizunetara joateak:

erri guztia kantuan.

Meza nagusia eman zuan Urruñako

bikarioak, Etxeberri jaunak; sermoia, berriz,

Aita Larzabalek, Zokoako bikarioak,

eta ederki goratu zituan Basurkok

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!