28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ni nintzanik ere etzekiten an zegoan

jendeak, eta lanik zaillena egin nuan: publikoa

nereganatu. Andik aurrerakoa erraza

izan zan. Berria nintzan eta, esa ten dan

bezela, nobedadea.

Etzan besteak nik baño gutxiago egin

zutelako, baizik jendea nere alde jarri zan,

da ni baño geiago ziran an entzuten zeudenak.

Nerekin bakarrik ez det ikusi nik

ori; geiagorekin ere gertatu izan da orrenbeste.

Txirritak gerraren gaian eman zuan bertso

bat, eta arek ere jendea asko mogitu

zuan. Au, bertso au, ez dakienik ez da asko

izango, baña jarri egingo det:

Zenbat errezo egin detan nik

nere denboran elizan,

ta ala ere kontentuz nago

nola pakian gabiltzan;

ni naizen baño kobardiagorik

iñor ez liteke izan,

semiak gerra ez juatiarren

mutilzar gelditu nitzan.

Iriartek onela kantatu zuan agurra:

Ni ere ager bear naiz

bertsolari berria,

barkatu bear nuzue,

ez naiz arrigarria;

gazte-gaztetandik maite dut

neronek Euskalerria,

guztiok maite dezagun

gure aberria.

Zepaik ere sasoi gogorra zeukan orduan,

eta arek ere bota zituan bereak. Opizioak

emanda Txirrita ta biak jarri zituztenean,

ederki jardun ziran: bat uztargillea

eta bestea itzaia.

Guk ez genduan suerte aundirik izan.

Bi-bitako orretan Txirritak eta Zepaik egin

Berriz plazara

128

zuten lenbizi; gero, Txapel eta Andoaingo

Etxeberriak; eta irugarren bikotea Dargaitz

eta Iriarte. Gu iru gelditu giñan azkenerako:

Harriet, Lujanbio eta ni.

lru ez da numero ona bertsotan egiteko,

batetik; eta, bestetik, Harrieti ez genion

ongi konprenitzen guk orduan. Arrezkero

bai; jardun asko egin degu ango bertsolariakin,

eta orain dana konprenitzen diegu.

Dana dala, beintzat, egin genduan saio

ori ere: bat sagardozalea, bestea ardozalea,

ta bes tea oiek biak saltzen. Saltzen zegoanak

pamatuko zituan edariak; eta edaten zutenak,

berriz, ain onak ere etzirala ta olaxe.

Puntuak jarrita ere egin genduan beste

saio bat. Baditut gogoan bertso batzuek

oietatik ere.

Basarrik:

Zer modutan zabiltza,

kaixo, Uztapide?

Uztapidek:

Beiñ etorri bear da

etorri naiz ni're;

Donosti ontan badet

amaika adixkide,

argatik jartzen dute

oinbeste izbide.

Basarrik:

Gustatutzen al zaizu

zuri bixiua?

Txirritak:

Gaur jan bat egiteko

badet desiua;

asko gustatutzen zait

arrai-klasi ua,

ardo zarra eran da

a zer pasiua!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!