28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dik ez du esan nere bistan. Ori apuntatu litekeala

uste det.

Nik ez dakit sufrituko duan edo ez

duan orrelakoa izaten. Baña asko sufrituko

balu, ez det uste izango litzakeanik dan

bezelakoa. Nik uste det sortu egin dala ori

orrelakoxea. Indarrean ez dago ori egiterik.

Egun baten edo bian egingo du; baña, bestelako

jenioa baldin badu, berealaxe erorikoda.

Beste anaia Zestuan bizi da. Ura basarrian

gelditu zan, gu onera etorri giñaneano

Orain arreba gazteena dago Uztapide

basarrian; eta anaia Zestuan tabernarekin,

bere pameliarekin. Anaia ura ere estimatua

genduan; alkar maiteak giñan gogotik.

Eizean ibilli oi giñan. lru anaiak genduan

afizioa. Birek iruen lanak egingo giñuzen

guk, irugarren ura eizera joatearren.

Zenbait etxetatik ez da erraza izaten eizera

joatea ere; baña gurean etxeko anaia bera

zan amorratuena ta errez joaten giñan.

Etzan gurean errietarik izango eizera joan

giñalako. Etxera etorritakoan, lana egin

bear; baña udazkenean pare bat illabete,

Azaroa ta Abendua geienak, eizean pasatzen

giñuzen, batere ollagorrik bazan beintzat.

Txakurrak ere onak izaten giñuzen. Ibilli

egin bear txakur onak eukitzeko, ta gu

asko ibiltzen, berriz.

Zenbat iltzen genduan, berriz, ez noa

esatera. Eiztariak gezurti-pama aundia

daukagu, ta egia es anda etzenduteke sinistuko

ta obea da ixilik egotea.

Gu ain ondo bizi etxean da andik ateratzea

asko kosta zitzaigun guri. Baña etzegoan

beste erremediorik, eta atera egin

bear. Etxean illobak gu aña aundi egin ziran,

da aiek bultza egiten zuten. Etxetik

alde egiteko esandakoan, oso erteera txarra

egiten da, ta pentsatu genduan alde

Berriz plazara

38

egin bearko genduala, iñork agindu baño

len.

Orrela etxetik alde egiten danean, lan

ona egiten da berriz joateko ere. Ta orain

gu aruntz joateko beti pozak egoten gera.

Ta berak ere alaxe egoten dirala sinistuta

egoten naiz.

Goñata ere lengusua degu. Ark ere joatea

nai izaten duo Gu ezin joan izaten gera

oso maiz.

Anaia lengusuarekin ezkondu zan, ba,

ta bederatzi seme-alaba badituzte. Batzuek

ezkonduak; etxean semea. Ark baditu lau

seme-alaba, ta ez dago etxeko abizena galdu

bildurrik.

Gu onera etorri giñanean, bost seme­

-alabarekin gelditu ziran gure anaia-ta.

Gero, bi alditan bixkiak izan zituzten, da

orrela iritxi ziran bederatzira.

Lau arrebak ere, bi Endoian da beste bi

Lasturren, an bizi dira. Aiek ere pamili

aundiak dituzte. Danak basarrian dira.

Pamili aundia azteko, basarria dala

onena esango nuke neuk. Kalean ume bakoitzak

zaitzalle bat bear iza ten du; ta basarrian,

berriz, etxe-jiran zelai zabalen bat

izango da leku geienetan, da ara bialdu.

Ta, bat edo beste piska bat gogortuak badira,

ondo manejatuko dira aiek.

Tripa betetzeko, berriz, beti iza ten da

zerbait, eltzekai ona beintzat: babarrun gorria

edo taloa ta esnea. Txerri pare bat galantak

bota neguan da olaxe.

Gu olaxe aziak gera. Ora in basarriko

bizimodua ere ederki ganbiatuta dago,

baña garai baten basarrian etxeko janarekin

pasa egiten zan. Orain ainbeste gauza

etzan kaletik ekartzen orduan. Orain

basarritarrak kalekoak bezela jarriak daude.

Orain ez da talorik eta esnerik jaten,

probatzeko ainbeste baizik. Nik ura ere ez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!