28.04.2013 Views

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

114

33 Jangoikoa, zuk begira etsaiaren menetik;

nik eniak badakuskit ene gaitzaz bozturik,

zure eskuiaz dakuskidan heiek gaztigaturik,

ene gainian eztagiten uste duten irririk.

37 Jangoikua, egin dizit zure kontra bekhatu;

haiez nahi enuzula, othoi, heben punitu;

erregeri, dakidala, nik eztizit faltatu,

zeren egon behar dudan heben hanbat gatibu.

41 Zuganako hutseginez nahi banuzu punitu,

errege eta berze oro ene kontra armatu,

gogo honez nahi dizit zure egina laudatu

eta etsaiak didan pena pazientki haritu,

nahiz heben pena nadin, arima den salbatu.

Haiek zer merexi duten, zuhaurorrek ikhustzu.

47 Penak oro jiten diraJeinkoaren nahitik

eta berak permititzen oro hobenagatik;

agian hula ezpanango, hil ninzanden engoitik.

Ene etsaiak galdu ustian ene hona egin dik.

51 Berak batzu hil dirade, ni are nago bizirik;

hongi egin uste baitut ohorezki jalgirik,

gaitza nola hona ere jauginen da bertarik.

Caitz ekhusi eztuienak hona zer den eztaki.

55 Hongi egitez, gaitz sofrituz behar dugu salbatu;

pena eta miseria nik enuien dastatu;

orai dakit: Jangoikuak enu nahi damnatu,

heben ene penatzera zaidanian orhitu.

Urhe hunak behar dizi suian unsa purgatu.

60 Bere nahi ezpanindu, eninduken punitu;

aitak bere haur maitia gaztigatu ohi du;

bihi hunak gorde gabe behar dizi xahutu;

Jangoikoak nizaz ere hala agian egin duo

64 Mosen Bernat, pensa ezak karzel hori gaitz bada,

nonbait ere ifernuia are gaitzago dela;

heben hik badukek bana, haiek ez nork konsola;

penak heben fin dik sarri, haienak ez sekulan.

68 Batre minik heben eztuk, lekot jalgi nahia;

han direnek bethi die suian pena handia,

pena handi, izigarri, ezein pausu gabia;

harzaz orhit adi eta dukek pazienzia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!