28.04.2013 Views

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

92

393 Ni zugana niatorkezu, bekhatore handia,

karioki othoitzera zu zakiztan balia,

digne ezpaniz aipatzera zure izen sainduia

ez jitera aitzinera, zeren bainiz satsuia.

397 Miserikordiaz bethe ziren andere handia!

Enazazula, othoi, iraitz eta ez menosprezia;

zuk gibe1a badidazu, e1as, ama eztia,

ordu hartan diakusazut galdu neure buruia.

401 Hanbat nuzu gauza oratan ni berthute gabia,

oren oroz bekhatutan nabilena galduia

eta bethi erratuia, nola ardi itsuia,

mundu hunek, haragiak, bethi enganatuia.

405 Zu baitzira grazia oraren ama eta iturburuia,

berthute eta hon guzien thesorera handia,

egundano bekhatutan makulatu gabia,

berthutetan segitzeko egidazu grazia.

409 Zutan dago bekhatoren remedio guzia,

esperanza, osagarri eta salbamenduia;

zuk gibe1a demazuna nola baita galduia,

zure gomenduian dena halaber da salbuia.

413 Jeinkoak zuri eman dizi potestate handia,

haren ama ziren gero, ama ere maitia,

zeru eta lur orotan duzun hanbat balia,

zer zuk galde baitagizu, den konplitu guzia,

417 eta zure eskutik duten berze orok grazia

eta salba zuk dezazun zuri gomendatuia.

O andere exze1ente, ezein pare gabia,

salbatuietarik nizan egidazu grazia.

421 Zuri gomendatzen nuzu hila eta bizia,

neure gorputz eta arima eta dudan guzia;

othoi, behar orduietan zu zakitzat balia

eta, othoi, zuk goberna ene bizi guzia,

425 eta irabaz Jeinkoaganik indar eta grazia,

bekhatuiez egiteko unsa penitenzia

eta gera berthutetan deramadan bizia

eta egin gauza orotan haren borondatia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!