28.04.2013 Views

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

355 Bai erhoki konplazitu ene kontra etsaia,

demonio, haragia, baietare munduia.

Orai dela zuiendako maradizionia,

ifernuko suia eta jagoitiko nekia,

eta zuien konpainia demonio guzia».

360 Ezta anhitz luzaturen exekuzionia,

bertan date irekiren lurra oren berian,

su hareki iretsiren oro bere barnian;

haur izanen bekhatoren undar irabazia.

364 Elas, nola izanen den heben damu handia,

damu handi, izigarri, remedio gabia,

hanbat jende sekulakoz damnaturen denian.

O jaun huna, zuk gitzazu, othoi, hantik begira.

368 Beretara itzuliren ditu gero begiak:

«Coazen oro elgarreki, ene adiskidiak,

bethi eta sekulakoz gauden ene glorian,

desir oro konpliturik alegria handian».

372 Hantik harat ezta izanen bi erretatu baiezi:

damnatuiak ifernuian bethi dolorereki,

salbatuiak Jeinkoareki bethi alegeraki.

Jangoikuak dagiela gure partia hoieki.

376 Zeruia ezta ebiliren hantik harat jagoitik,

iguzkia egonen da orienten geldirik,

ilhargia okzidenten begiz begi jarririk;

egun honek iraunen du eben eta jagoitik,

alabana ez izanen heben gauza bizirik.

381 O jaun hona, zu zirade gure kreazalia;

bekhatore bagir'ere, oro gira zuriak;

gure faltaz gal eztadin, othoi, zure egina,

bekhaturik garbitzazu, othoi, gure arimak.

385 Baldin erideiten bada gutan falta handia,

are duzu handiago zutan pietatia.

Zuretarik giren, othoi, egiguzu grazia;

zure ama anderia dakigula balia.

Orazionia

389 Ave Maria, anderia grazia oroz bethia,

Jeinkoaren ama birjen berak ordenatuia,

zeru eta lur ororen erregina dignia,

bekhatoren adbokata eta konfortaria!

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!