15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 0 0

Gai da gizarte-harreman oso laburretan moldatzeko, baina ez bere kabuz elkarrizketa

bati eusteko, nahiz eta, solaskideak laguntzen badio, esan nahi duena argi

adierazteko gai den.

Gai da agurtzeko eta jendeari hitz egiteko adeitasun-formula errazak erabiltzeko.

Gai da gonbitak eta iradokizunak egiteko eta besteek egiten dizkiotenei erantzuteko;

gai da barkamena eskatzeko eta besteek barkamena eskatzen diotenean erantzuteko.

Gai da zer gustatzen zaion eta zer gustatzen ez zaion esateko.

A1

Gai da bere burua aurkezteko eta agur egiteko oinarrizko esamoldeak erabiltzeko.

Gai da jendeari nola dagoen galdetzeko eta berriek sortzen dioten erreakzioa adierazteko.

Gai da berehalako beharrak betetzeko esamolde arruntak ulertzeko, solaskideak

argi eta mantso hitz eginez laguntzen badio eta ulertzen ez duena errepikatzen

badio.

EZTABAIDA INFORMALA (LAGUNARTEKOA)

C2

C1

B2

C1 bezala.

Gai da eztabaida-taldeetako beste solaskideen artean gertatzen diren elkarreragin

konplexuak erraz ulertzeko, baita gai abstraktu, konplexu eta ezezagunei buruz ari

badira ere. Gai da eztabaida horietan parte hartzeko.

Gai da ama-hizkuntzan diharduten solaskideen arteko eztabaida bizien erritmoari

jarraitzeko.

Gai da bere ideiak eta iritziak zehatz adierazteko, gai konplexuei buruzko argudioildoak

sinesgarritasunez aurkezteko eta besteen argudioei erantzuteko.

Gai da egoera arruntetan gertatzen diren elkarrizketa informaletan parte hartzeko,

bere ikuspegiak argi adieraziz, proposamen alternatiboak eginez, hipotesiak eginez

eta hipotesi horiei erantzunez.

Gai da inguruko elkarrizketetan esaten dena ulertzeko, ahaleginak eginez bada

ere, baina zail gerta dakioke ama-hizkuntza duten horiek beren diskurtsoa nolabait

moldatzen ez dutenean haiekiko elkarrizketetan eraginkortasunez jardutea.

Gai da eztabaidetan bere ideiak adierazteko eta ideia horiei eusteko, azalpen, argudio

eta iruzkin egokiak eginez.

B1

Gai da gai orokorrei buruz bere inguruan esaten dena oro har ulertzeko, baldin eta

solaskideek argi hitz egiten badute eta hizkuntzaren erabilera idiomatikoegia egiten

ez badute.

Gai da gai abstraktuei edo kulturalei buruzko ideiak adierazteko, zinemari edo

musikari buruzkoak esaterako. Gai da arazo baten arrazoia azaltzeko.

Gai da besteen ikuspegiari buruzko adierazpen laburrak egiteko.

Gai da alternatibak alderatzeko eta kontrastatzeko, zer egin, nora joan, nor hautatu

eta abar erabakitzean.

Gai da, oro har, bere aurrean gertatzen den elkarrizketa luze samarretako ideia

nagusiak ulertzeko, baldin eta diskurtsoa argi eta hizkuntza estandarrean ahoskatua

bada.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!