15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 8 6

7.3.2 Atazen baldintza eta mugak

Ikasgelako atazen baldintza eta mugekin loturiko hainbat eragile manipulatu egin daitezke, bi atazamodu

hauetatik zein eratakoa den kontuan hartuta:

• Elkarreraginezko eta ekoizpenezko ataza

• Harrera-ataza

7.3.2.1 Elkarreraginezko eta ekoizpen-atazen baldintza eta mugak

Honako baldintza eta muga hauek eragiten diote elkarreraginezko eta ekoizpen-atazen zailtasunari:

• laguntza

• denbora

• helburua

• aurreikuspena

• baldintza fisikoak

• parte-hartzaileak.

Kanpoko laguntza

Testuinguruari buruzko hainbat elementuren gaineko informazio egokia emateak eta laguntza linguistiko

nahikoa emateak erraztu egin dezake ataza.

• Testuinguruari buruzko informazioa: ataza egitea errazagoa izan daiteke informazio nahikoa

eta egokia ematen bada –parte-hartzaileei buruz, bete behar diren zereginei buruz, edukiari

buruz, helburuei buruz, inguruneari buruz (ikusizko laguntza barne)–, eta ataza gauzatzeko

jarraibide edo orientazio garbiak, egokiak eta nahikoak eskaintzen badira.

• Informazio linguistikoa: ataza saiatzea edo aurretiko prestakuntza-fase batean ataza paralelo

bat egitea, eta laguntza linguistikoa jasotzea (hitz-gakoak, etab.) oso lagungarria da elkarreraginezko

jardueretan, itxaropenak sortzeko, aurretiko esperientziak gogora ekartzeko eta aurretiko

ezagutzak eta ikasitako eskemak aktibatzeko. Ekoizpen-atazen aurreko jarduerak errazago egingo

dira, jakina, baldin eta ataza egin behar duenak kontsulta-lanak, eredu egokiak eta beste pertsona

batzuen laguntza badu.

Denbora

Litekeena da, ataza prestatzeko eta gauzatzeko zenbat eta denbora gutxiago izan, orduan eta zailagoa

gertatzea. Ildo horretatik, hainbat alderdi kontuan hartzea komeni da:

• Ataza prestatzeko denbora: hots, zenbateraino planifika eta saia daitekeen ataza: bat-bateko

komunikazioan, ezinezkoa da berariazko planifikaziorik egitea, eta, beraz, ataza arrakastaz gauzatzeko,

hainbat estrategia erabili beharko dira era inkontzientean; beste egoera batzuetan, ikasleak

askatasun handiagoa izango du eta era kontzienteagoan erabili ahal izango ditu estrategia

egokiak. Adibidez, komunikazio-eskemak gutxi asko aurreikusgarriak direnean –truke arruntean

esaterako–, edo testua planifikatzeko, gauzatzeko, ebaluatzeko eta aurkezteko denbora aski duenean,

berehalako erantzunik eskatzen ez duten elkarreraginezko jardueretan (gutun-trukean, besteak

beste) edo berehalakoak ez diren idatzizko edo ahozko ekoizpen-jardueretan.

• Ataza gauzatzeko denbora: komunikazioa zenbat eta bat-batekoagoa izan, hau da, ataza egiteko

zenbat eta denbora gutxiago izan, orduan eta presio handiagoa izango du ikasleak hura gauzatzerakoan.

Nolanahi ere, elkarreraginezko edo ekoizpen-jarduerek, bat-batekoak ez izan arren

ere, sortzen dute presio hori, adibidez denbora-tarte jakin batean testu bat osatu behar denean;

izan ere, horrelakoetan, lana planifikatzeko, gauzatzeko, ebaluatzeko eta zuzentzeko denbora

gutxiago izango da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!