15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7 5

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• zein gaitan trebatu ikaslea, nola trebatu edo gai horri dagokionez zer eskatu;

• zein azpikategoria landu arlo bakoitzaren baitan;

• zein nozio espezifiko erabili beharko dituen ikasleak, tokiei, erakundeei eta organizazioei,

pertsonei, objektuei, gertaerei eta ekimenei dagokienez, nola trebatu horretarako

edo horri dagokionez zer eskatu.

4.3 Komunikazio-atazak eta asmoak

4.3.1 Hizkuntzaren erabilera-arloen arabera

Hizkuntzaren erabiltzaileak egoera jakin batean dituen premiak asetzeko egin ohi ditu solaskide bat

edo gehiagorekiko komunikazio-ekintzak. Arlo pertsonalean, komunikazio-ekintza bisitari bat entretenitzea

izan daiteke, adibidez, familiari, lagunei, gustuko duenari eta ez duenari buruzko informazioa

trukatuz, esperientziak eta jarrerak alderatuz, etab. Arlo publikoan, trukearen xedea merkataritzaxedea

izango da bereziki, adibidez, arrazoizko prezioan kalitate oneko arropa erostea. Lan-arloan,

araudi berriak eta araudi horiek bezeroengan izango duten eragina ulertzea izan daiteke elkarreraginaren

funtsa. Hezkuntza-arloan, berriz, rol-jokoetan edo mintegi batean parte hartzea, edo biltzar edo

argitalpen baterako gai espezializatu bati buruzko artikulu bat idaztea, etab.

Urteek aurrera egin ahala, beharren analisiak eta hizkuntzaren azterketa xeheak bibliografia zabala

eman du ikasleak bete beharreko hizkuntz atazei buruz edo ikasle bati hainbat arlotan sortzen diren

egoeretako beharrei aurre egiteko eska dakiokeenari buruz. Beste askoren artean, aipagarriak dira lanarloaren

baitako atazen honako adibide hauek, Threshold Level 1990en argitaratuak (2. kapitulua,

1.12 atala).

Komunikazioa lanean

Aldi bateko egoiliar gisa, ikasleek gai izan behar dute:

• lan-baimenak, etab. lortzeko izapideak egiteko;

• enpleguari buruzko informazioa lortzeko, adibidez, enpleguaren egoeraren, eskuragarritasunaren

eta baldintzen (adibidez, lanpostuaren deskribapena, soldata, lanaren arauak, aisia eta oporrak,

kontratuaren iraupena) berri galdetzeko (enplegu-agentzietan, esaterako);

• lanpostuen iragarkiak irakurtzeko;

• lana eskatzeko gutunak idazteko eta elkarrizketak egiteko, datuei, tituluei eta norberaren esperientziari

buruzko ahozko edo idatzizko datuak emanez eta haiei buruzko galderei erantzunez;

• kontratuak egiteko prozedurak ulertzeko eta betetzeko;

• lan batean hastean egin beharreko atazak ulertzeko eta ataza horiei buruzko galderak egiteko;

• segurtasun-arauak eta jarraibideak ulertzeko;

• istripu baten berri emateko eta aseguru-konpainiari kalte-ordaina eskatzeko;

• gizarte-asistentziako zerbitzuak erabiltzeko;

• nagusiekin, lankideekin eta mendekoekin harreman egokiak izateko;

• enpresaren edo erakundearen gizarte-bizitzan parte hartzeko (adibidez, tabernan, kiroletan eta

elkarteetan, etab.)

Komunitate gonbidatzaileko kide gisa, ikasleak jakin behar luke atzerriko hiztun bati (hizkuntza

hori ama-hizkuntza izan edo ez) zerrenda horretako atazak egiten laguntzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!