15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 0 5

ELKARRIZKETAK EGITEA ETA ELKARRIZKETATUA IZATEA

C2

C1

B2

Gai da elkarrizketan berari dagokion partea ongi aurkezteko, esaten duena egituratzeko

eta autoritatez eta erabateko jariotasunez aritzeko, elkarrizketatzaile izan

edo elkarrizketatu izan, ama-hizkuntzan diharduenari inolako eragozpenik sortu

gabe.

Gai da elkarrizketan erabateko parte-hartzea izateko, bai elkarrizketatzaile gisa bai

elkarrizketatu gisa, eztabaidagai diren ideiak jariotasunez eta laguntzarik gabe

zabalduz eta garatuz, eta harridura-hitzak ongi erabiliz.

Gai da elkarrizketak eraginkortasunez eta jariotasunez egiteko, prestatuta dituen

galderetatik aldenduz, tarteka, hariari ongi jarraituz eta erantzun interesgarriak

emanez.

Gai da elkarrizketa batean aurrea hartzeko, laguntza handirik gabe bere ideiak

zabaltzeko eta garatzeko, eta, hala behar izanez gero, elkarrizketatzaileari laguntza

eskatzeko.

B1

Gai da elkarrizketa edo kontsulta batean eskatzen zaion informazio zehatza emateko

(adibidez, sendagileari sintomak deskribatzeko), baina zehaztasun mugatua

du horretan.

Gai da aurrez prestatutako elkarrizketak egiteko, informazioa egiaztatuz eta berretsiz,

nahiz eta balitekeen, solaskideak presaka edo luze erantzuten badu, esan diotena

errepika diezaioten eskatu behar izatea tarteka.

Gai da elkarrizketetan edo kontsultetan aurrea hartzeko (adibidez, gai berri bati heltzeko),

baina elkarreraginean elkarrizketatzailearekiko mendekotasun handia du.

Gai da aurrez prestatutako galdetegi bat erabiliz elkarrizketa egituratua egiteko,

bat-bateko galdera osagarri batzuk erantsita.

A2

Gai da elkarrizketa batean esan nahi duena ulertarazteko eta eguneroko bizitzako

gaiei buruzko ideiak eta informazioa adierazteko, baldin eta, tarteka, esandakoa

argi diezaioten eskatzeko aukera badu eta esan nahi duena adierazten laguntzen

badiote.

Gai da elkarrizketa batean galdera eta adierazpen errazei erantzuteko.

A1

Gai da elkarrizketetan datu pertsonalei buruzko galdera erraz eta zuzenei erantzuteko,

oso mantso eta argi hitz egiten badiote, eta hizkuntza zuzena eta ez idiomatikoa

erabiltzen bada.

4.4.3.2 Idatzizko elkarreragina

Idatzizko hizkuntzaren bidezko elkarreraginean era honetako jarduerak sartzen dira:

• oharrak, memorandumak, etab. igorri eta trukatzea, ahozko elkarreragina ezinezkoa edo desegokia

gertatzen bada;

• gutun, fax, posta elektroniko eta abarren bidezko trukea;

• hitzarmen, kontratu, agiri eta abarretako testua negoziatzea, zirriborroak aldatzea eta trukatzea,

aldaketak egitea, probak zuzentzea, etab.;

• hitzaldietan parte hartzea, Interneti lotuta edo ez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!