15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 6 8

helburuen berri ematea guri eta beste hainbat pertsonari. Horrek hizkuntzen irakaskuntzaren arloaren

dibertsitate konplexua hobeto ulertzen lagunduko liguke, edo eztabaida bizia sortuko luke; hobe da

hori, betiere, ortodoxia jakin bat ortodoxia izate hutsagatik onartzea baino.

6.4.1 Ikuspegi orokorrak

Oro har, nola espero dugu ikasleek bigarren hizkuntza edo atzerriko hizkuntza (H2) ikastea Hona

hemen horretarako zenbait bide:

a) H2ren benetako erabilerarekin zuzeneko harremana izanez, ondoren adierazten den moduetakoren

batean:

– bertako hizkuntza ama-hizkuntza duen hiztunen batekin edo batzuekin aurrez aurre;

– elkarrizketak entzunez;

– irratia, grabazioak eta abar entzunez;

– telebista eta bideoak ikusiz eta entzunez;

– benetako testu idatziak, manipulatu gabeak, irakurriz (egunkariak, aldizkariak, kontakizunak,

eleberriak, kartelak eta iragarkiak, etab.);

– ordenagailu-programak, CD-Romak eta abar erabiliz;

– ordenagailu bidezko solasaldietan parte hartuz, Interneti lotuta edo ez;

– irakasteko bitarteko gisa H2 erabiltzen duten kurrikuluko beste ikasgai batzuei buruzko

ikastaroetan parte hartuz.

b) H2n ahoskatutako eta idatzitako testuak, bereziki hautatuak (adibidez, egokituak), hau da, sarrerako

“input” ulergarria, zuzenean landuz.

c) H2n gertatzen diren benetako komunikazio-elkarreraginetan zuzenean parte hartuz.

d) H2n berariaz sortutako eta landutako atazetan (irteerako material “output” ulergarria) parte hartuz.

e) Autodidakta moduan, bakarkako ikasketa (gidatua) eginez, helburu hitzartuak finkatuz eta norberak

zuzenduz, eta eskura dauden material didaktikoak erabiliz.

f) Aurkezpenak, azalpenak, ariketak (errepikapenezko ariketa mekanikoak) eta ekoizpen-jardueren

konbinazioa eginez, baina H1 erabiliz ikasgelan azalpenak egiteko eta kontrolerako.

g) f) puntuan aipatutako jardueren konbinazioa eginez, baina beti ikasgelako helburu guztietarako

H2 soilik erabiliz.

h) Aurreko jardueren konbinazioaren bidez, agian f) puntutik hasita, baina poliki-poliki H1en erabilera

murriztuz, eta ataza eta ahozko nahiz idatzizko benetako testu gehiago sartuz, eta autoikaskuntza

areagotuz.

i) Aurreko guztia planifikazio pertsonalarekin eta taldekoarekin konbinatuz, ikasgelako atazen

gauzatzearekin eta irakaslearen laguntzaz egindako ebaluazioarekin, ikasleen beharrei erantzuteko

elkarreragina negoziatuz.

– Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein ikuspegiri jarraitzen dioten oro har, aurreko horietako bati edo bestelako bati.

6.4.2 Irakasleen, ikasleen eta ikus-entzunezkoen eragina hizkuntzen ikaskuntzan eta

irakaskuntzan

Irakasleen, ikasleen eta ikus-entzunezkoen zeregina zehaztu beharra dago.

Eskolan zenbat denbora emango da, edo espero da ematea, honako lan hauetan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!