15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 5 8

• Gai naiz esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ezagutzeko eta

erregistro-aldaketaz ohartzeko.

• Gai naiz diskurtso luze bati jarraitzeko, baita oso argi egituratua ez

denean edo ideien arteko lotura inplizitua soilik denean eta era esplizituan

adierazita ez dagoenean ere.

• Gai naiz hitzaldi, eztabaida eta solasaldi gehienei nahiko erraz jarraitzeko.

• Gai naiz kalitate txarreko iragarpen publikoetatik informazio zehatza

ateratzeko.

• Gai naiz informazio tekniko konplexuak ulertzeko, adibidez, funtzionamendu-argibideak

eta produktuen eta eguneroko zerbitzuen gaineko

zehaztapenak.

• Gai naiz audio-material grabatu eta erretransmititu asko ulertzeko,

baita hizkuntza ez-estandarrean emana ere, eta xehetasunez eta

ñabardurez ohartzeko, hiztunen jarrerez eta haien arteko harreman

inplizituez esaterako.

• Gai naiz argot edo lagunarteko hizkuntza eta esamolde idiomatiko

asko samar erabiltzen duten filmak ulertzeko.

C2

• Gai naiz lagunarteko esamolde, erregionalismo edo ez ohiko terminologia

asko erabiltzen diren hitzaldi eta aurkezpen espezializatuak ulertzeko.

C2 dokumentua

Emaitzak adierazteko DIALANG eskala (labur) orokorrak

EMB maila

A1

A2

B1

B2

IRAKURMENA

Zure probaren emaitzen arabera, irakurmenean A1 mailan edo horren

azpitik zaude, Europako Kontseiluaren eskalan. Maila horretan, jendeak

oso esaldi errazak uler ditzake, adibidez ohar eta iragarkietakoak,

edo katalogoetakoak.

Zure probaren emaitzen arabera, irakurmenean A2 mailan zaude,

Europako Kontseiluaren eskalan. Maila horretan, jendeak oso testu

erraz eta laburrak uler ditzake. Informazio zehatza aurki dezake eguneroko

bizitzako testu errazetan, hala nola iragarki, liburuxka, menu eta

ordutegietan, eta gutun pertsonal labur errazak ere ulertzen ditu.

Zure probaren emaitzen arabera, irakurmenean B1 mailan zaude,

Europako Kontseiluaren eskalan. Maila horretan, jendeak eguneroko

bizitzako edo laneko hizkeran idatzitako testuak ulertzen ditu. Idazleek

gertakariak, sentimenduak eta nahiak adieraziz idazten dituzten gutun

pertsonalak ere ulertzen dira maila honetan.

Zure probaren emaitzen arabera, irakurmenean B2 mailan zaude,

Europako Kontseiluaren eskalan. Maila horretan, jendeak gaur egungo

gaiei buruzko artikuluak eta gertaerei buruzko idatziak ulertzen ditu,

idazleak jarrera jakin bat duenean edo ikuspuntu jakin bat adierazten

duenean. Literatura-testu labur eta eleberri irakurrienak ere ulertzen

ditu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!