15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 1 4

Seguru asko, zehatzagoa izango da ikasleek formazio espezifikoa jaso badute. Autoebaluazio egituratu

horrek irakasleen ebaluazioarekin eta probekin lotura izan dezake, hain zuzen ere irakasleen

artean, proben artean eta irakasleak egiten duen ebaluazioaren eta proben artean izaten den loturamaila

bera (baliotasun konkurrentearen maila).

Hala ere, autoebaluazioaren ahalmen nagusia motibatzeko eta kontzientzia hartzeko tresna gisa

duen balioa da, ikasleei beren ezaugarriak ezagutzen, beren gabeziak aurkitzen eta ikaskuntza eraginkortasunez

bideratzen laguntzen baitie.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek kontuan hartu beharko dute, eta hala dagokionean,

zehaztu:

• Kapitulu honetan aztertu diren ebaluazio-motetatik zein diren:

• beren sisteman, ikasleentzako egokienak

• beren sistemaren kultura pedagogikorako egokienak eta bideragarrienak

• eraginkorrenak irakasleentzat, jasotako formaziotik abiatuta duten inplikazio profesionalari

dagokionez.

• Bere sisteman nola orekatzen diren eta nola elkar osatzen duten probetxuaren ebaluazioak

(ikastetxera bideratua; ikaskuntzara bideratua) eta hizkuntz gaitasunaren

ebaluazioak (benetako mundura bideratua; emaitzetara bideratua), eta zenbateraino

ebaluatzen diren komunikazio-jarduerak eta hizkuntz ezagutzak.

• Zenbateraino ebaluatzen diren ikaskuntzaren emaitzak maila eta irizpide definituen

arabera (irizpide bati buruz) eta zenbateraino ematen diren notak eta ebaluazioak

ikaslea dagoen gelaren arabera (arauari buruz).

• Irakasleei zenbateraino:

• jakinarazten zaizkien eskakizun-mailak (adibidez: deskribatzaile bateratuak, jarduera-ereduak).

• adore ematen zaien ebaluazio-teknika batzuk daudela jabetzeko.

• ematen zaien teknikei eta interpretazioari buruzko formazioa.

• Zenbateraino den egokia eta bideragarria gidako ebaluazio jarraituaren eta une jakin

bateko ebaluazioaren ikuspegi integratua garatzea, elkarrekin lotutako mailei eta

irizpideen definizioei buruz.

• Zenbateraino den egokia eta bideragarria ikasleak inplikatzea maila askotako atazen

eta hizkuntz gaitasunaren deskribatzaile definituen araberako autoebaluazioan eta

deskribatzaile horiek –adibidez– sailkako ebaluazioan aplikatzea.

• Nola egokituko zaizkien ikasleen egoerari, eta nola osatu edo landu behar diren,

Erreferentzia Markoan ematen diren zehaztapenak eta eskalak.

Autoebaluaziorako eta aztertzailearentzako ebaluazio-zerrenden bertsioak 3. kapituluko 2. eta 3.

koadroetan agertzen dira. Bien arteko alderik nabarmenena da –ikasleak zer egiten dakien azaltzeko

erabiltzen den formulazioaz gainera– 2. koadroa komunikazio-ekintzetan oinarritua dela, eta 3. koadroa,

berriz, ahozko edozein jardueratan ikus daitezkeen gaitasunaren alderdi orokorretan. Hala ere,

erraz bidera daiteke autoebaluazioan erabiltzeko 3. koadroaren bertsio egokitu bat. Esperientziak erakusten

duenez, helduak, gutxienez, gai dira hizkuntz gaitasunean duten mailari buruzko neurketa kualitatibo

horiek egiteko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!