15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

11 5

4.5.2 Gauzatzea

4.5.2.1 Ekoizpena

Ekoizpen-prozesuan bi osagaik parte hartzen dute:

• Formulazioaren osagaiak planifikazioaren emaitza hartu eta hizkuntz molde batean txertatzen du.

Prozesu lexikoak, gramatikalak, fonologikoak (eta, idazketari dagokionez, ortografikoak) hartzen

ditu bere baitan; prozesu bereizgarriak eta itxuraz, bederen, nolabaiteko independentzia

dutenak (adibidez, disfasia-kasuetan), baina beren artean erabat eta zehatz uler ezin daitekeen

elkarreragin bat dutenak.

• Artikulazioaren osagaiak aho-aparatuaren jarduera antolatzen du, prozesu fonologikoen emaitzak

hitzezko organoen mugimendu koordinatu bihurtzeko moduan. Horrela, enuntziatua osatzen

duten ahozko uhin-saila eratzen da, edo, bestela, eskuko giharren mugimendua antolatzen da,

idatzizko testu bat sortzeko, eskuz edo makinaz.

4.5.2.2 Harrera

Prozesu hartzaileak lau urratsez osatua da; urrats horiek sekuentzia lineal baten moduan gertatzen

dira (behetik gora), baina etengabe eguneratzen eta berrinterpretatzen dira (goitik behera), munduaren

ezagutzaren, ikuspegi eskematikoen eta ulermen testual berriaren arabera, elkarreraginez gertatzen den

prozesu subkontziente baten bidez. Honako hauek dira ahozko eta idatzizko ulermen-prozesuaren lau

urratsak:

– soinuak, grafismoak eta hitzak (eskuz idatziak nahiz inprimatuak) ezagutzea;

– testuaren identifikazioa, erabatekoa edo parte batena;

– testua entitate linguistiko gisa ulertzea;

– mezua testuinguruaren arabera interpretatzea.

Eta honako trebetasun hauek eskatzen ditu:

– pertzepzioari dagozkion trebetasunak;

– oroimena;

– deskodetzeko trebetasunak;

– dedukzioa;

– aurreikuspena;

– irudimena;

– azterketa lasterra (edo diagonaleko irakurketa);

– aurrekoaren eta ondorengoaren erreferentzia gurutzatuak.

Ulermena, batez ere idatzizko testuena, asko erraz daiteke laguntzak behar bezala erabiliz, eta

laguntzarako tresnak dira, besteak beste, ondoren aipatzen diren erreferentziazko material hauek:

– hiztegiak (elebakarrak eta elebidunak);

– thesaurusak;

– ahoskera-hiztegiak;

– hiztegi elektronikoak, gramatikak, ortografia-zuzentzaileak eta bestelako laguntzak;

– kontsultarako gramatikak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!