15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 0 6

9.3.2 Arauari buruzko ebaluazioa (AE)/Irizpide bati buruzko ebaluazioa (IE)

Arauari buruzko ebaluazioan, ikasleak mailaka bereizten dira, hau da, ikasle bakoitzak ikaskideei

buruz ematen duen maila eta kokalekua hartzen da kontuan.

Arauaren erreferentziaren aurreko erreakzio gisa, irizpide bati buruzko sailkapena ere egiten da;

halakoetan, ikaslea dagokion ikasgaian duen abileziaren arabera ebaluatzen da, haren ikaskideen abilezia

kontuan hartu gabe.

Arauaren erreferentzia ikasgelari buruz uler daiteke (“18.a zara”), edo demografiari edo proba egiten

duen ikasle taldeari buruz (“21.567.a zara”; “goreneko %14aren barruan zaude”). Bigarren kasuan,

proben puntuak egokitu egin daitezke emaitza “justua” eskaintzeko, emaitzen banaketaren kurbaren

trazatua aurreko urteetakoarekin alderatuz patroiari eusteko eta ziurtatzeko urtero ikasle-ehuneko

berak lortzen duela “bikain” emaitza, probaren zailtasuna edo ikasleen abilezia kontuan hartu gabe.

Arauari buruzko ebaluazioa mailen araberako taldeak osatzeko sailkapen-probetan erabili ohi da.

Irizpide bati buruzko ebaluazioa egiteko, koadro bat hartzen da oinarri; koadro horren ardatz bertikalean

hizkuntz gaitasunaren maila adierazten da (lerro jarraitu baten moduan), eta ardatz horizontalean,

berriz, arlo esanguratsuak adierazten dira, halako eran non proba bateko emaitza indibidualak irizpideen

mapa orokorrean txertatu ahal izango baitira. Horrek eskatzen du:

a) proba edo modulu bakoitzerako arloa edo arloak definituak izatea, eta

b) “eten-puntuak” erabakita egotea; hau da, probarako zehaztuta dauden gaitasun-mailak lortzeko

proban atera beharreko puntuazioa edo puntuazioak.

Deskribatzaile argigarrien eskalek eskema deskribatzailea osatzen duten kategorien irizpideen

zehaztapenak dituzte, eta erreferentzia maila bateratuek patroi bateratuak eskaintzen dituzte.

9.3.3 Menderatzea / Lerro jarraitua

Irizpide bati buruzko menderatze-mailaren ikuspegian “gutxieneko gaitasun-maila” edo “etenpuntu”

bakarra finkatzen da hizkuntza menderatzea lortu duten eta lortu ez duten ikasleak bereizteko,

eta ez da inolako mailaketarik egiten finkatutako helburuaren lorpenari buruz.

Irizpide bati buruzko lerro jarraituaren ikuspegiaren arabera, ahalmen indibidual bat esparru jakin

bat ebaluatzeko ahalmen-maila guztiak biltzen dituen lerro jarraitu definituaren baitan adierazten da.

Irizpide bati buruzko hainbat ikuspegi daude, baina gehienak “menderatzea” edo “lerro jarraitua”

hartzen dute kontuan. Nahasmendu handia sortzen da irizpide baten erreferentzia hizkuntza menderatzearekin

identifikatzen denean, era esklusiboan edo interpretazio okerra eginez; menderatzearen

ikuspegiak ikastaro edo modulu jakin baten edukiari lotzen dio aprobetxamenduaren ikuspegia, eta ez

dio halako garrantzirik ematen modulu hori (eta horren ondorioz, haren aprobetxamendua) hizkuntz

gaitasunaren lerro jarraitu batean egokitzeari.

Ikuspegi horren alternatiba proba bakoitzaren emaitza hizkuntz gaitasunaren kurba batean adieraztea

da, nota-multzo baten bidez, oro har. Ikuspegi horretatik, gaitasunaren lerro jarraitua “irizpidea”

izango da, hots, probaren emaitzak egokiak direla bermatzen duen kanpoko errealitatea. Kanpoko irizpide

horren erreferentzia eskala-analisi baten bidez egin daiteke (adibidez, Rashen ereduaren bidez),

proba guztien emaitzak elkarren artean alderatzeko eta, horrela, emaitzak zuzenean eskala bateratu

batean emateko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!