15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

251

(1996/2000) zehaztapenei buruzko emaitza enpirikoak ere kontsultatu ziren. Ahozkoaren eta idatzizkoaren

ulermenerako eta idatzizko adierazpenerako ehun zehaztapenetik gora hautatu ziren. Gainera,

mintzamenari buruzko zehaztapenak ere aukeratu ziren, baina mintzamena ez denez oraingo DIA-

LANG sistemaren osagai, ez ziren behean deskribatzen den balioztatze-azterketan sartu eta ez dira

eranskin honetan kontuan hartu.

Zehaztapenak berridatzi egin ziren, “Gai da” formula erabili ordez, “Gai naiz” formula erabiliz, irakasleak

egindako ebaluaziorako baino gehiago, autoebaluaziorako erabiliko zirela kontuan hartuta.

Zehaztapen batzuk aldatu egin ziren, eta erraztu ere egin ziren, erabiltzaile potentzialei egokitzeko; zehaztapen

berriak ere eratu ziren, Erreferentzia Marko Bateratuan nahiko material ez zegoen kasuetan (zehaztapen

berriak letra etzanez idatzita agertzen dira tauletan). Zehaztapenen behin betiko erredakzioa erabaki

aurretik, Erreferentzia Markoko zehaztapenen sortzaile izan zen Brian North doktoreak eta hizkuntzen

irakaskuntzan eta ebaluazioan aditu ziren beste lau kidek ikuskatu zituzten zehaztapen guztiak.

Itzulpena

DIALANG sistema eleanitza denez, autoebaluaziorako zehaztapenak ingelesetik beste hamahiru hizkuntzetara

itzuli ziren gero. Itzulpena egiteko prozedura hitzartu baten arabera egin zen. Itzulpenerako

eta negoziaziorako irizpide nagusiak hitzartu ziren; erabiltzaileak erraz ulertzeko modukoa izatea zen

irizpide kualitatibo nagusietakoa. Hasieran, hizkuntza bakoitzeko bizpahiru adituk beren kasa itzuli

zituzten zehaztapenak beren hizkuntzara, eta gero aditu haiek elkartu eta beren itzulpenak aztertu zituzten,

erredakzio bateratua erabakitzeko. Itzulpenak autoebaluaziorako lantaldeari igorri zitzaizkion; talde

horretako kideek bazuten itzulpenen kalitatea bederatzi hizkuntzatan aztertzeko hizkuntz gaitasuna.

Itzultzaileekin harremanetan jarri ziren eta erredakzioan egin beharreko aldaketak hitzartu zituzten.

Autoebaluaziorako zehaztapenen kalibrazioa

Orain arte, DIALANG proiektuak autoebaluaziorako zehaztapenen kalibrazio-azterketa bat egin du

(kalibrazioa itemen, zehaztapenen eta abarren zailtasun-maila estatistikaren bidez zehazteko eta horien

arabera eskala bat egiteko prozedura da). Kalibrazioa finlandierazko hainbat DIALANG proba ere egin

zituzten 304 subjekturen lagin batean (proba-diseinu osoa) oinarritu zen. Autoebaluaziorako zehaztapenak

suedieraz (suediera ama-hizkuntza zuten 250 subjekturi) edo ingelesez aurkeztu zitzaizkien.

Gainera, subjektu gehienek zehaztapenen finlandierazko bertsioa kontsultatzeko aukera ere bazuten 2 .

Datuak OPLM programaren bidez aztertu ziren (Verhelst et al. 1985; Verhelst eta Glass 1995) 3 .

Analisiaren emaitzak oso onak izan ziren: zehaztapenen %90etik gora mailaka zitezkeen eskalan (hau

da, erabilitako eredu estatistikoan “egokitu” ziren). Zehaztapenen kalibrazioan oinarrituta eratu ziren

autoebaluaziorako hiru eskalak oso homogeneoak ziren, eta horren erakusgarri zen fidagarritasun-indizea

hain altua izatea (Cronbachen alfa): 0,91 idatzizkoaren ulermenerako, 0,93 ahozkoaren ulermenerako

eta 0,94 idatzizko ekoizpenerako. 4

2 Azterlan hori 1996-1999 bitartean Proiektuaren Koordinazio Zentroa zen Jyväskylä-ko Unibertsitateko Hizkuntza Ikasketa

Aplikatuen Zentroa izan zen egoitzan egin zuen datuen analisirako lantaldeak. Honako kide hauek osatua zen taldea:

Fellyanka Kaftandjeva (burua), Norman Verhelst, Sauli Takala. John de Jong eta Timo Törmakangas. DIALANGen 2. fasearen

koordinazio zentroa Berlingo Freie Universität da.

3 OPLM programa Rasch ereduaren luzapena da, itemei diskriminazioan desberdintzea ahalbidetzen diena. Programa horren

eta bi parametroko ereduaren arteko desberdintasuna hauxe da, diskriminazio-parametroak ez direla kalkulatzen, konstante

ezagun gisa hartzen dira.

4 Datu orokorren ereduaren egokitzapena ere nahiko ona zen (p = 26) zehaztapenak batera kalibratu zirenean. Trebetasunean

oinarritutako kalibratzearen egokitzapen estatistikoa ere ona zen (p=10 idatziaren ulermenerako, 0,84 idatzizko adierazpenerako

eta 0,78 ahozkoaren ulermenerako).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!