15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

11 8

harri gaineko idazkuna, egiten oso zaila eta garestia, eta iraunkorra eta aldaezina; eta gutuna, merkea,

erabiltzen eta garraiatzen erraza, baina izugarri hauskorra. Komunikazio elektronikoak ez du emaitza

iraunkorrik sortzen. Bide bat edo bestea erabiliz transmititzen dituen testuak ere desberdinak dira: kasu

batean, testu trinkoa eta kontu handiz konposatua, etorkizuneko belaunaldientzako berebiziko informazioa

gordetzen duena eta leku baten edo gogoratzen diren pertsonaren edo pertsonen gorazarrera

bultzatzen duena; bestean, berriz, presaka idatzitako ohar pertsonal bat, interesekoa baina iragankorra.

Beraz, antzeko anbiguotasuna sortzen da, alde batetik, testu-motaren eta komunikatzeko bidearen artean,

eta, bestetik, testu-motaren eta jardueraren artean. Liburuak, aldizkariak eta egunkariak komunikatzeko

bide edo bitarteko desberdinak dira, izaera fisikoz eta itxuraz. Beren edukiaren nolakotasunaren

eta antolaketaren arabera, testu-mota desberdinak dira. Komunikatzeko bidearen eta testu-motaren

artean lotura estua dago, beraz, eta bata zein bestea betetzen duten funtzioaren araberakoak dira.

Honako bitarteko hauek dira komunikatzeko bideak:

• ahotsa (ahots gora);

• telefonoa, bideofonoa, telekonferentzia;

• megafonia-sistema;

• irrati-igorpenak;

• telebista;

• zinemako filmak;

• ordenagailua (posta elektronikoa, CD-Roma, etab.);

• bideo-zinta, kasetea, bideo digitala (DVD);

• kasete eta disko konpaktua;

• inprenta;

• eskuizkribua;

• etab.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

- Zein baliabide erabiltzen jakin beharko duen ikasleak, nola trebatuko den horretarako

edo zer eskatuko zaion horri dagokionez:

· harrerarako;

· ekoizpenerako;

· elkarreraginerako;

· bitartekotzarako.

4.6.2 Testu-motak

4.6.2.1 Ahozko testuak:

• jendaurreko adierazpenak eta argibideak;

• hitzaldiak, diskurtsoak, jendaurreko aurkezpenak eta sermoiak;

• erritualak (ospakizunak, erlijio-ekitaldi formalak);

• ikuskizunak (antzerki-lanak, irakurraldiak, abestiak);

• kiroletako komentarioak (futbola, saskibaloia, txirrindularitza-itzuliak, tenisa, etab.);

• albiste-emanaldiak:

• jendaurreko eztabaidak eta debateak;

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!