15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 0 4

ebaluazioak alderatzeko: (1) parekatzea; (2) kalibratzea; (3) bateratze estatistikoa; (4) erreferentzia

puntua, eta (5) bateratze soziala.

Lehenengo hiru metodoak tradizionalak dira: (1) proba beraren aldaera alternatiboak ekoiztea

(parekatzea), (2) proba desberdinen emaitzak eta eskala bateratu bat elkarri lotzea (kalibratzea), eta (3)

probaren zailtasunaren edo aztertzaileen zorroztasunaren araberako zuzenketa egitea (bateratze estatistikoa).

Azken bi metodoetan nolabaiteko elkar-ulertzea lortu behar da eztabaidan (bateratze sozialean), eta

lanaren laginen eta definizio normalizatu eta adibideen (erreferentzia puntua) arteko konparazioan.

Elkar-ulertze hori lortzeko prozesuan laguntzea da, hain zuzen ere, Erreferentzia Markoaren helburuetako

bat. Hori dela eta, horretarako erabiltzen diren deskribatzaile-eskalak normalizatu egin dira,

garapen-metodologia zorrotz baten bidez. Hezkuntzaren arloan, ikuspegi hori gero eta gehiago zabaltzen

ari da arauetan oinarritutako ebaluazio gisa; baina jakintzat ematen da, oro har, arauan oinarritutako

ikuspegi horrek denbora eskatzen duela, parte-hartzaileek adibideen eta iritzi-trukearen bidez egiten

den prozesuari esker jabetzen baitira arauen esanahiaren zentzuaz.

Ikuspegi hori da, potentzialki, lotura egiteko metodorik sendoena, kontzeptu hipotetikoaren (edo

konstruktuaren) ikuspegi bateratu bat eratzea eta onartzea baitakar. Hizkuntz ebaluazioak elkarri

lotzeko zailtasun nagusia, teknika tradizionalen sorginkeria estatistikoak alde batera utzita, ebaluazioetan

elementu erabat desberdinak neurtzen dituela da, nagusiki, baita arlo bera aztertzea helburu

duten ebaluazioak izanda ere. Bi arrazoirengatik gertatzen da hori: batetik a konstruktuaren kontzeptualizazioa

eta aktibazioa eskasagatik, eta bestetik b ebaluazio-metodotik eratorritako interferentziarengatik.

Erreferentzia Markoak printzipio batzuk eskaintzen ditu lehenengo auziari irtenbidea emateko,

Europan hizkuntza modernoak ikasteari dagokionez. 4. kapitulutik 7.era bitartean eskema deskribatzaile

bat egiten da, hizkuntzaren erabilera, gaitasunak eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak era

praktikoan kontzeptualizatzeko, halako eran non ikasleei sustatu nahi dugun komunikazio-gaitasuna

abian jartzen lagunduko baitie.

Deskribatzaile-eskalek koadro edo zerrenda kontzeptual bat eratzen dute, eta koadro hori bi gauzatarako

erabil daiteke:

Erreferentzia Markoaren bidez sistema nazionalak eta erakundeenak elkarrekin lotzeko.

Kategoriak eta eskaletako mailak erabiliz azterketen eta irakaspen-modulu berezien helburuak finkatzeko.

A eranskinak deskribatzaile-eskalak garatzeko eta Markoak ematen duen eskalarekin lotzeko erabil

daitezkeen metodoen ikuspegi orokorra eskaintzen die irakurleei.

ALTEk aztertzaileentzat prestatutako Erabiltzailearen gidak (CC-Lang (96) 10, dokumentu berrikusia)

aholku xeheak ematen ditu probetako konstruktuak eraginkor bihurtzeko bideaz, baita probaren

metodoak behar ez den distortsiorik sor dezan ekiditeko bideaz ere.

9.3 Ebaluazio-motak

Ebaluazioari buruz, garrantzi handiko zenbait bereizketa egin daitezke. Ondoren agertzen den zerrenda

ez da inola ere xehea, eta termino bat eskuineko edo ezkerreko zutabean agertzeak ez du ezer esan

nahi.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!