15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B eranskina

Deskribatzaile-eskala argigarriak

2 3 9

Eranskin honek Erreferentzia Markoko deskribatzaile argigarriak eratzeko erabili zen suitzar egitasmoaren

deskribapena eskaintzen du. Mailaka deskribatutako kategorien zerrenda ere biltzen du.

Proiektu horretako deskribatzaileak A eranskinaren amaieran azaltzen den 12. metodoari (Rashen

metodoari) jarraituz mailakatu eta erabili ziren Markoko mailak sortzeko.

1. Suitzako ikerketa-egitasmoa

Sorrera eta testuingurua

Dokumentu honetako 3., 4. eta 5. kapituluetan agertzen diren deskribatzaile-eskalak 1993-1996 urteetan

landu zen Ikerketa Zientifikoen Suitzako Kontseilu Nazionalaren egitasmoaren emaitzetatik abiatuta

eratu ziren. Proiektu hori 1991ko Rüschilikon-go Sinposioaren jarraipentzat hartu zen. Sinposio

haren helburua Markoaren eskema deskribatzailearen hainbat alderdiri lotutako gaitasunen enuntziatu

gardenak lantzea zen; Europako Hizkuntzen Portfolioa (European Language Portfolio) eratzen ere

lagunduko zuen horrek.

1994an Elkarreraginari eta Ekoizenpenari buruz egindako ikerketa batean, atzerriko hizkuntza

gisa, ingelesa soilik hartu zen kontuan, eta irakasleak egindako ebaluaziora mugatu zen. 1995ean beste

ikerketa bat egin zen; ikerketa horretan 1994koaren zati bat eman zen, berriro, eta Harrerari dagokion

atala erantsi zen, eta frantsesaren eta alemanaren gaitasuna ere aztertu ziren, ingelesarenaz gainera. Era

berean, irakasleak egindako ebaluazioari autoebaluazioa eta hainbat azterketari buruzko informazioa

gehitu zitzaizkion (Cambridge; Goethe; DEL/DALF).

Guztira, gutxi gorabehera 500 taldetako ordezkari ziren ia 300 irakaslek eta 2.800 ikaslek parte

hartu zuten bi ikerketa horietan. Ikasleak Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren ziklokoetan,

Lanbide Heziketan eta Helduen Irakaskuntzan ari ziren, ehuneko hauetan:

Bigarren Hezkuntzako Bigarren Hezkuntzako

1. zikloa 2. zikloa

Lanbide Heziketa Helduen irakaskuntza

1994 %35 %19 %15 %31

1995 %24 %31 %17 %28

Alemanez, frantsesez, italieraz eta erretorromanieraz hitz egiten zen Suitzako eskualdeetako irakasleek

parte hartu zuten, italieraz eta erretorromanieraz mintzatzen ziren eskualdeetakoak gutxi ziren

arren. Irakasleen laurdenak beren ama-hizkuntza irakasten zuten. Irakasleek aztergai zen hizkuntzako

galdetegiak erabili zituzten. 1994. urtean deskribatzaileak ingelesez soilik izendatu ziren, eta 1995ean,

berriz, ingelesez, frantsesez eta alemanez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!