15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

• Prozesuak (deskribatzaileak) adibidez: – nominalizazioa

– eratorpena

– flexioa

– mailaketa

– transposizioa

– transformazioa

1 3 9

• Erlazioak; adibidez:

– erregimena

– komunztadura

– balentziak

Eskala argigarri bat dago, zuzentasun gramatikalari buruzkoa. Eskala hori atal honen hasieran erakutsi

den gaitasun linguistiko orokorraren eskalarekin batera ikusi behar da. Ezin izan da osatu egitura

gramatikalen progresioari buruzko eskala bat hizkuntza guztiei aplikatzeko modukoa.

ZUZENTASUN GRAMATIKALA

C2

C1

B2

Gai da hizkuntz errepertorio konplexu baten gaineko kontrol gramatikalari eusteko,

baita arreta beste jarduera batzuei (adibidez, ondoren datorrena planifikatzeari,

besteen erreakzioen jarraipenari) ematen badie ere.

Gai da zuzentasun gramatikal handiz jarduteko; akats gutxi egiten ditu eta ez dira

ia nabaritzen.

Kontrol gramatikal ona du; oraindik ere “akatsak” egin ditzake tarteka, akats ez

sistematikoak eta huts txikiak esaldiaren egituran, baina oso gutxi dira, eta atzera

eginez zuzentzen ditu sarritan.

Zuzentasun gramatikal nahiko handia du. Ez du gaizki ulertuak sortzeko moduko

akatsik egiten.

B1

Nahiko zuzen komunikatzen da eguneroko egoeretan: kontrol gramatikal ona izaten

du oro har, baina ama-hizkuntzaren eragina oso agerikoa du. Akatsak egiten

ditu, baina garbi ulertzen da zer esan nahi duen.

Gai da aurreikus daitezkeen egoerekin zerikusia duten “formula” eta egitura

arrunten errepertorio bat nahiko zuzen erabiltzeko.

A2

A1

Gai da egitura errazak zuzen erabiltzeko, baina oinarrizko akatsak egiten jarraitzen

du sistematikoki; adibidez, aditz-denborak nahasten ditu eta komunztadura

ahazten zaio. Hala ere, garbi ulertzen da zer esan nahi duen.

Ikasitako errepertorio batean egitura gramatikal eta sintaktiko gutxi batzuen gaineko

kontrol mugatua du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!