15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4 5

Oinarrizko erabiltzailea A2 Bereziki esanguratsuak dituen esperientzia-esparruekin

loturiko esaldiak eta esapideak, eguneroko bizitzakoak,

ulertzeko gai da (bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko

informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei

eta abarri buruzko informazioa). Badaki ataza soilak

eta arruntak egiteko orduan komunikatzen, baldin eta

ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informaziotruke

erraza eta zuzena bakarrik eskatzen badute.

Badaki bere iraganaz eta inguruneaz deskribapen errazak

egiten, baita bere berehalako beharrei buruzko deskribapenak

egiten ere.

Oinarrizko erabiltzailea A1 Gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren esapideak

ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako

beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak osatzeko

ere. Badaki bere buruaren eta besteren aurkezpena egiten,

eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari

buruzko oinarrizko informazio pertsonala ematen eta

eskatzen. Oinarrizko harremanak izan ditzake, baldin

eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio eta

laguntzeko prest badago.

Dena dela, litekeena da ikuspegi xeheagoari heldu behar izatea ikasleei, irakasleei eta hezkuntzasisteman

diharduten beste erabiltzaile batzuei helburu praktikoak iristen laguntzeko. Ikuspegi hori, sei

maila horietako hizkuntzaren erabileraren kategoria nagusiak erakusten dituen zerrenda baten moduan

eman daiteke. 2. koadroa, ondoren agertuko dena, autoebaluaziorako tresna lagungarria izan daiteke;

mailetan oinarritutako tresna baten zirriborroa. Ikasleei beren trebetasun nagusiak zeintzuk diren identifikatzen

lagundu nahi zaie, deskribatzaile xeheagoen zerrendan zein maila kontsultatu behar duten

jakiteko, hizkuntz gaitasunean duten mailaren autoebaluazioa egin ahal izan dezaten.

Beste helburu batzuk lortzeko, komenigarria izan daiteke maila jakin batzuei eta kategoria-multzo

jakin bati erreparatzea. Izan ere, gehiago sakondu ahal izango da, helburu jakin bat lortzeko maila eta

kategoria guztiak kontuan hartu beharrean, helburu horretarako egokien direnak soilik hartuta, maila

eta kategoria zehatzagoak erabiliko baitira. Definizio horri jarraituz, elkarri loturiko eta Erreferentzia

Markoaren arabera antolatutako modulu-sail bat presta liteke.

Alternatiba gisa, komunikazio-jardueren kategoriak bereiztea baino gehiago, jarduera bat jarduera

horretatik ondoriozta daitezkeen komunikazio-hizkuntzaren alderdietan oinarrituta egin nahi da ebaluazioa.

3. koadroa ahozko adierazpen-gaitasuna ebaluatzeko diseinatua da, eta hizkuntzaren erabileraren

zenbait alderdi kualitatibotan oinarritua da.

3.4 Deskribatzaile argigarriak

Erreferentzia maila bateratuak aurkezteko erabili diren hiru koadroak (1., 2. eta 3. koadroak) B eranskinean

deskribatutako ikerketa-egitasmoaren baitan Erreferentzia Markorako landu eta baliotutako

“deskribatzaile argigarrien” sail batetik abiatuta osatu dira. Formulazioak matematikoki mailakatu

dira, ikasle-multzo handi baten ebaluazioan maila horiek nola interpretatu diren aztertu ondoren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!