15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6 6

aukera egitera mugatu behar. Erabaki-maila hori zeregin honetan inplikatuta dauden profesionalen

esku egon liteke, eta hala egon behar du, hau da, haien iritzien eta sormenaren araberakoa behar du

izan. Dena dela, hizkuntz erabilerari eta gaitasunari buruz gogoan izan beharreko funtsezko alderdi

guztiak azaldu beharko dira hemen.

Horrenbestez, 4. kapituluaren egitura orokorra kontrol-zerrenda bat da, aurkibide orokorrean kontsulta

daitekeena. Komeni da erabiltzaileek egitura orokor hori ezagutzea eta hartara jotzea, ondoren

adierazten diren galdera hauek eta antzeko beste batzuk sortzen zaizkienean:

• Aurreikus al dezaket nire ikasleek zer arlotan parte hartuko duten eta zer egoerari aurre egin

beharko dioten - Hala bada, zer zeregin bete beharko dute

• Nolako jendearekin izan beharko dute harremana

• Zer eratako harreman pertsonalak eta profesionalak izango dituzte eta zein erakunde-arloren baitan

• Zer objekturi egin beharko diote erreferentzia

• Zer ataza gauzatu beharko dute

• Zer gairi buruz jardun beharko dute

• Hitz egin beharko dute, ala aski izango dute entzuten eta irakurtzen dutena ulertzea

• Zer entzun edo irakurriko dute

• Zer egoeratan jardun beharko dute

• Munduari edo beste kulturei buruzko zer-nolako ezagutza beharko dute

• Zer trebetasun izan beharko dute Nola eutsiko diote beren izaerari gaizki ulerturik sortu gabe

• Horretan guztian, nik zeren gaineko ardura har dezaket

• Erabiltzaileek hizkuntza zer egoeratan erabiliko duten aurreikusterik ez badut, nola trebatuko

ditut haiek hizkuntza era komunikatiboan erabil dezaten, inoiz sortuko ez diren egoeretarako

neurriz gaindiko prestakuntzarik eman gabe

• Zer eskain diezaieket, luzaz iraungo diena beren karreran hartzen duten bidea gorabehera

• Nola lagun diezaieke hizkuntzaren ikaskuntzak garapen pertsonalean eta kulturalean, gizarte

demokratiko eta pluralista bateko hiritar arduratsu izateko

Erreferentzia Markoak, jakina, ezin die galdera horiei erantzun. Hain zuzen ere, galdera horien

erantzunak irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren eta, batez ere, ikasleen eta inplikatuta dauden beste

alderdi batzuen premien, motibazioen, ezaugarrien eta baliabideen ikuspegi osoaren mende daudelako,

ezinbestekoa da proposamenak ugariak eta askotarikoak izatea. Hurrengo kapituluen xedea, beraz,

honako hau izango da: arazoa era arrazional eta gardenean aztertzea eta, ahal izanez gero, eztabaidatzea,

eta, gai honetan zerikusia duten alderdi orori, erabakiak argi eta zehatz-mehatz aditzera ematea.

Ahal denean, atal bakoitzaren amaieran bibliografia orokorretik zein diren irakurgairik egokienak

ematen da aditzera, irakurketa zabalagoa egiteko.

4.1 Hizkuntz erabileraren testuingurua

Aspaldi onartu zen hizkuntzaren erabilera aldatu egiten dela hizkuntza hori erabiltzen den testuinguruaren

arabera. Ildo horretatik, hizkuntza ez da pentsamenduaren tresna neutrala, matematika balitz

bezala. Komunikatzeko beharra eta nahia egoera jakin batean sortzen dira, eta egoera horri erantzuten

diote bai komunikazioaren formak bai edukiak. Beraz, 4. kapituluko lehenengo atalean testuinguruaren

hainbat alderdi izango ditugu aztergai.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!