15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6 2

tasunean har dezake, edo sektore edo erakunde jakin bati dagozkion gaitasunen saila soilik. B2 mailan

sailkatuta egotea lorpen izugarria izan daiteke ikasle batentzat, bi hilabete lehenago B1 mailan ari zen

norbaitentzat, baina erdipurdiko lorpena izan daiteke, aldiz, bi urte lehenago B2 mailan ari zen beste

norbaitentzat.

Helburu jakin bat maila jakin bati egoki dakioke. 7. irudian, “Y” azterketak gaitasunen eskalako 4.

eta 5. mailek adierazten duten hizkuntz gaitasunaren tartea hartzen du kontuan. Beste maila batzuetarako

beste azterketa batzuk egon daitezke, eta gaitasunen eskalaren bidez ikus daiteke horien artean

zer-nolako lotura dagoen. Hori da ESUk (English-speaking Union) ingelesa atzerriko hizkuntza dutenentzat

prestatutako azterketaren oinarrian dagoen asmoa, baita Europako hainbat hizkuntzatako azterketak

konparatzeko ALTEren eskemaren oinarrian dagoen asmoa ere.

Hizkuntz gaitasunen

eskala

9

8

7

6 “Y” azterketaren emaitzak

5 5 Bikain

“Y” azterketa 4 Oso ongi

4 3 Gainditua

2 Ez gainditua

3 1

2

1

7. irudia

“Y” azterketan lortutako emaitza maila-eskala baten arabera neur daiteke; adibidez, 1etik 5era, “3”

gainditutzat emanda. Era horretako maila-eskala erabil daiteke, zuzenean, era subjektiboan kalifikatutako

azterketako hizkuntz jarduera ebaluatzeko –normalean idatzizko ekoizpenerako eta ahozko ekoizpenerako–,

edota azterketako emaitzen berri emateko. “Y” azterketa “X”, “Y”, eta “Z” azterketa-multzoaren

osagai izan daiteke. Baina garbi dago “X” azterketako 4ko kalifikazioak ez duela “Y” azterketako

4koak dioen gauza bera esan nahi, hizkuntz gaitasunari dagokionez.

Bestalde, “X”, “Y” eta “Z” azterketak hizkuntz gaitasunaren eskala bateratu batean kokatu badira,

litekeena da, orduan, denbora batean, azterketa baten emaitzak beste azterketetako emaitzekin lotzea.

Adituen iritziak bilduz, zehazpenak aztertuz, lagin ofizialak alderatuz eta azterketarien emaitzak sailkatuz

lor daiteke hori.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!