15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 4 6

guna (5.2.3.2. atala). Atal honetan formalitate-mailako desberdintasunak ditugu aztergai:

• Ofiziala, adibidez: “Saria Jesus Ugarte Jaun Txit Gorenak emango du”.

• Formala, adibidez: Jaun-andreok, has bedi saioa!

• Neutroa, adibidez: Ongi iruditzen zaizue hastea

• Informala, adibidez: Hasiko gara, edo zer

• Lagunartekoa, adibidez: Tira, gatozen harira!

• Intimoa, adibidez: Prest al zaude, laztana

Ikaskuntzaren hasieran (esan dezagun B1 mailan), erregistro nolabait neutrala da egokiena, baldin

eta ez badago horren kontrako indar handiko arrazoirik bederen. Erregistro hori erabiliko dute, ziur

aski, ama-hizkuntza dutenek atzerritarrekin eta arrotzekin, eta horixe da, halaber, haiengandik espero

dena. Litekeena da erregistro formalagoak edo arruntagoak ikastea denborak aurrera egin ahala, testumota

desberdinak irakurriz agian (eleberriak batez ere), ulermenezko gaitasun gisa hasieran. Kontu

handia izan behar da erregistro formalagoak edo arruntagoak erabiltzean, horiek behar bezala ez erabiltzeak

okerreko interpretazioa eta gaizki ulertzea ekar baitezake, eta baita barregarri gelditzea ere.

5.2.2.5 Dialektoa eta azentua

Gaitasun soziolinguistikoak honako adierazle linguistiko hauek ezagutzeko ahalmena ere hartzen du

bere baitan, adibidez:

• Gizarte-mailarenak.

• Eskualde-jatorrikoak.

• Nazio-jatorrikoak.

• Etnia-taldearenak.

• Talde profesionalarenak.

Adierazle horietan honako forma hauek sartzen dira:

• Lexikalak: beharra / lana.

• Gramatikalak: lagunagaz / lagunarekin.

• Fonologikoak: ogia / ogiya / ogie / ogixa / ogixe.

• Ahots-ezaugarriei dagozkienak (erritmoa, ozentasuna…).

• Paralinguistikoak.

• Gorputzaren hizkuntzari dagozkionak.

Europan ez dago erabat homogeneoa den hizkuntz komunitaterik. Eskualde bakoitzak bere berezitasun

linguistiko eta kulturalak ditu. Berezitasun horiek nabarmenagoak izaten dira bizimodu lokala

soilik egiten duten hiztunen kasuan, eta lotura dute, beraz, gizarte-klasearekin, lanbidearekin eta hezkuntza-mailarekin.

Ezaugarri dialektal horiek ezagutzeak, beraz, funtsezko arrastoak ematen ditu

solaskidearen ezaugarriei buruz. Estereotipoek garrantzi handia dute prozesu horretan eta kulturarteko

trebetasunak garatuz (ikus 5.1.2.2. atala) murritz daitezke. Denborak aurrera egin ahala, hainbat jatorritako

hiztunekin harremanetan jarriko dira ikasleak; eta, berek ere forma dialektalak barneratu aurretik,

haien ñabardura sozialez jabetu behar lukete eta baita koherente eta iraunkor izan beharraz ere.

Gaitasun soziolinguistikoarekin zerikusia duten itemen mailaketak arazo askoren iturri izan daitekeela

erakutsi du (ikus B eranskina). Sailkapena egitean emaitza onak eman zituzten itemak erakusten

dira ondorengo eskala argigarri honetan. Eskalan ikusten denez, behealdeko mailetan gizarte-harremanen

eta adeitasun-arauen adierazleak bakarrik aipatzen dira. B2 mailatik aurrera ikusten denez, erabiltzaileak

gai dira soziolinguistikaren aldetik inplikatuta dauden egoerei eta pertsonei egokituriko hizkuntza

batean behar bezala jarduteko, eta hizkuntzaren aldaerei aurre egiteko ahalmena bereganatzen

hasten dira, erregistroaren eta esapideen gaineko kontrol handiagoa izateaz gainera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!