15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

– keinuak (adibidez, ukabil itxia “protesta” adierazteko);

– aurpegierak (adibidez, irribarre egitea edo bekozko iluna jartzea);

– jarrerak (adibidez, gorputza astun erortzen uztea, “etsipena” adierazko, edo aurrerantz

makurtuta esertzea “interes bizia” adierazteko);

– ikusizko kontaktua (adibidez, konplizitatezko keinua edo sinesgarritasuna adierazteko finko

so egitea);

– gorputz-ukipena (adibidez, musu ematea edo eskua ematea);

– proxemika (adibidez, hurbil edo urrun egotea).

• Onomatopeiak erabiltzea. Soinu (edo silaba) horiek paralinguistikoak dira, hitzarmenezko

bihurtu diren esanahiak dituztelako, baina hizkuntzaren sistema fonologikotik kanpo daude; adibidez:

– “ixxx” isilik egoteko eskatzeko

– “hummm” gaitzespena azaltzeko

– “ag” nazka adierazteko

– “aiii” nahigabea, edo atsekabea adierazteko

– “bahhhh” mespretxua adierazteko

• Ezaugarri prosodikoak. Ezaugarri hauen erabilera paralinguistikoa da baldin eta hitzarmenezko

egin diren esanahiak badituzte (adibidez, jarrerarekin eta gogo-aldartearekin lotuak badira),

baina luzera, tonu, azentu ezaugarri prosodikoek osatzen duten sistema fonologiko erregularrekoak

izan gabe, adibidez:

– ahotsaren kalitatea (zakarra, hila, zorrotza, eta abar)

– tonua (marmartia, negartia, oihukatzailea…)

– intentsitatea-bolumena (xuxurlatu, marmarrean ari, garrasi egin…)

– iraupena eta indarra (“Oooso ondo!”)

Efektu paralinguistiko asko ahotsaren tonua, iraupena, bolumena eta ezaugarriak konbinatuz lortzen

dira.

Kontu handia izan behar da komunikazio paralinguistikoa eta zeinu-hizkuntza landuak ez nahasteko;

zeinu-hizkuntza horiek ez daude Erreferentzia Markoaren baitan, baina arlo horretako adituek

beren arlorako kontzeptu eta kategoria egokiak aurkituko dituzte bertan.

11 3

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

- Xede-hizkuntzako zein jarrera paralinguistiko a) ezagutu eta ulertu beharko dituen eta

b) erabili beharko dituen ikasleak, nola trebatuko den horretarako edo zer eskatuko

zaion horri dagokionez.

4.4.5.3 Ezaugarri paratestualak

Ezaugarri paratestualak: testu idatzietan, antzeko funtzio “paralinguistikoa” betetzen dute honako

mekanismo hauek:

• ilustrazioak (argazkiak, marrazkiak, etab.);

• grafikoak, taulak, diagramak, irudiak, etab.;

• ezaugarri tipografikoak (letra tipoak, intentsitatea, espazioa, azpimarra, diseinua, etab.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!