15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7. kapitulua

Atazak, eta atazek hizkuntzaren irakaskuntzan duten

zeregina

1 8 1

7.1 Atazen deskribapena

Atazak eguneroko bizitzaren parte dira, eragina baitute arlo pertsonalean, publikoan, hezkuntza-arloan

edo lan-arloan. Gizabanakoak, ataza bat gauzatzeko, estrategia jakin batzuei jarraituz jartzen ditu abian

gaitasun espezifikoak, arlo jakin batean ongi zehaztutako helburu bat eta emaitza espezifiko bat lortzearren

(ikus 4.1. atala). Atazak askotarikoak izan daitezke, eta hizkuntz jarduera asko har ditzakete

beren baitan, adibidez: adierazpen-jarduerak (margotzea, kontakizunak idaztea), trebetasunetan oinarritutako

jarduerak (zerbait konpontzea edo muntatzea), problemak ebaztea (buruhausgarriak, gurutzegramak),

ohiko eragiketak, antzezpen batean paper bat antzeztea, eztabaida batean parte hartzea, aurkezpenak

egitea, ekintza bat planifikatzea, mezu bat irakurtzea eta erantzutea (posta elektronikoz),

etab. Ataza bat oso erraza izan daiteke, eta baita oso zaila ere (adibidez, elkarri loturiko hainbat diagrama

eta jarraibide aztertzea, eta tresna ezezagun eta konplexu bat muntatzea). Ataza jakin bat egiteko

urrats asko edo gutxi eman beharko dira, eta ataza nagusiari lotutako hainbat azpiataza ere izan daitezke.

Horren guztiaren ondorioz, lan nekeza izaten da atazaren mugak zehaztea.

Komunikazioa zati funtsezkoa da, parte-hartzaileek elkarreraginezko, ekoizpenezko, harrerazko

edo bitartekotza-jarduerak, edo jarduera horietako biren edo gehiagoren konbinazioak, gauzatzeko atazetan,

adibidez: zerbitzu publiko bateko langilearekin jardun eta formularioa betetzea; txosten bat irakurtzea

eta lankideekin horren gaineko eztabaidan aritzea, zer egin erabakitzeko; zerbait muntatzeko

idatzizko argibideei jarraitzea, eta, behatzaile edo laguntzaileren bat badago, hari laguntza eskatzea,

prozesua deskribatzea edo horri buruz hitz egitea; jendaurreko hitzaldi bat prestatzea (idatziz) eta ematea;

bisitan etorritako norbaitekin interpretari-lanak egitea, era informalean bada ere; etab.

Horien antzeko ataza-motak erabiltzen dira hainbat heziketa-programatan, testu-liburuetan, ikasgelako

ikaskuntza-esperientziatan eta azterketa eta proba askotan, nahiz eta askotan eraldatuta agertzen

diren, ikaskuntzaren edo ebaluazioaren helburu jakin batzuei egokituta. “Eguneroko bizitzako”, “helburu

jakin baterako” edo “errepikapenezko” ataza horiek ikasleek ikasgelatik kanpo dituzten premiak

kontuan hartuz hautatzen dira, bai arlo publikoan nahiz pertsonalean dituzten beharren arabera, bai

lanbidearekin edo heziketarekin zerikusia duten behar espezifikoagoen arabera.

Ikasgelan egiten diren beste ataza batzuk ataza “pedagogikoak” dira. Gelaren izaera soziala eta

elkarreragin erreala, eta berehalakotasuna, dira ataza horien oinarriak. Gelan dihardutenean, ikasleek

itxurazko egoeretan parte hartzea onartzen dute, eta egoera horietan xede-hizkuntza erabiltzen dute

esanahian oinarritutako atazetan, eta ez ama-hizkuntza –errazagoa suertatuko litzaiekeena–. Ataza

pedagogikoek ez dute zuzeneko loturarik eguneroko bizitzarekin eta ikaslearen beharrekin; komunikazio-gaitasuna

garatzea da beren xedea, eta ikaskuntzari buruz, oro har, eta hizkuntza bereganatzeari

buruz, zehazki, uste denean edo ezagutzen denean daude oinarrituta. Komunikazio-ataza pedagogikoak

(alderdi formalak testuingurutik at erabiltzeko xedea duten ariketak ez bezala) ikasleek komunikazio

esanguratsuan era aktiboan parte har dezaten egiten dira; zentzua dute (ikaslearentzat), esanguratsuak

dira (orain eta hemen, ikaskuntza-egoera formalean), eta lana eskatzen dutenak, baina, aldi berean,

bideragarriak (behar izanez gero jarduera egokituta), eta identifikatzeko moduko emaitza izaten

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!