15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ez jabetzen laguntzea, gaitasun horiek hobetzeko eta arlo jakinetan eraginkortasunez erabiltzeko.

1 9 7

8.4.2 Portfolioa eta profila

Ikusten da, beraz, ezagutzen eta trebetasunen aitortzak eta ebaluazioak kontuan hartu beharko lituzkeela

gaitasun eta trebetasun horiek garatzeko aukera ematen duten egoerak eta esperientziak.

Hizkuntzen Europako Portfolioak aukera ematen dio gizabanakoari bere hizkuntz biografiako hainbat

alderdi erregistratzeko eta aurkezteko, eta, alde horretatik, aurrerabidea ematen du. Hizkuntza jakin

baten ikaskuntzan lortutako edozein ezagutza ofizial barne hartzeko moduan dago diseinatuta, eta baita

beste hizkuntza eta kultura batzuekiko harremanari dagozkion esperientzia informalagoen erregistroa

egiteko moduan ere.

Hala ere, Bigarren Hezkuntzaren amaieran hizkuntzaren ikaskuntzaren ebaluazioa egiten denean

eskolako kurrikuluaren eta kanpoko kurrikuluaren arteko lotura nabarmentzeko, komeni da gaitasun

eleanitz eta kulturanitzari berari ezagutza ofizialen bat ematen saiatzea, agian hainbat konbinazio onar

ditzakeen irteerako profil baten berri emateko, eta ez soilik hizkuntza jakin bati edo batzuei buruz,

kasuaren arabera, aldez aurretik finkatutako maila bakarra erabiliz.

Gaitasun partzialen ezagutza “ofiziala” aurrerapausoa izan daiteke norabide horretan (eta ona litzateke

nazioarteko titulu-sistema nagusiak horretan aitzindari izatea, zein bere aldetik ezagutuz, adibidez,

ulermenezko eta adierazpenezko idatzizko eta ahozko lau trebetasunak, nahitaez guztiak batera

bildu beharrean). Baina ona litzateke, halaber, hainbat hizkuntza eta kulturetan ongi moldatzeko gaitasuna

kontuan hartzea eta era formalean ezagutzea. Atzerriko bigarren hizkuntzatik atzerriko lehen hizkuntzara

itzultzea (edo laburtzea), hainbat hizkuntzak parte hartzen duten ahozko eztabaida batean

parte hartzea, gertaera kultural bat beste kultura baten ikuspegitik interpretatzea… bitartekotzako adibideak

dira (txosten honek dioenari jarraituz), errepertorio eleanitz eta kulturanitz bati etekina ateratzeko

gaitasuna ezagutzeko eta balioesteko kontuan hartu beharrekoak.

8.4.3 Ikuspegi alderdianitza eta modularra

Kapitulu honek arreta eman nahi dio, oro har, kurrikuluaren diseinuaren ikuspegi aldaketari edo,

gutxienez, konplexutasun gero eta handiagoari eta horrek ebaluazioan eta egiaztagirien banaketan duen

eraginari. Garrantzi handikoa da etapak edukiaren eta garapenaren arabera bereiztea. Horretarako, osagai

nagusi bat har daiteke (osagai linguistikoa edo nozional eta funtzionala, adibidez), edo hizkuntza

bati buruzko alderdi guztiak landu. Garrantzizkoa da, halaber, kurrikulu alderdianitz baten osagaiak

garbi bereiztea (oso kontuan hartuta Erreferentzia Markoaren alderdiak) eta ebaluazio-metodoak ere

bereiztea, ikaskuntza modularra eta egiaztagiri-sistema batzuk sustatzeko. Horrek aukera emango

luke, era sinkronikoan (hau da, ikaskuntza-ibilbideko une jakin batean) edo diakronikoan (hots, ibilbide

horretako hainbat etapatan barrena), gaitasun eleanitz eta kulturanitzak garatzeko eta ezagutzeko,

“geometria aldakorra” erabiliz (hots, gizabanako batetik bestera aldatzen diren eta denboran zehar

gizabanako beraren baitan aldatzen diren egitura eta osagaiak dituen geometria erabiliz).

Ikasleak eskolan egiten duen ibilbideko zenbait unetan, aurretik zehatz azaldutako eskolako kurrikuluari

eta agertokiei jarraituz, hainbat hizkuntza inplikatzen dituzten kurrikuluarteko modulu labur

batzuk erabil daitezke. “Hizkuntzaz haragoko” modulu horien baitan ikaskuntzari buruzko ikuspegi eta

baliabide asko, ikastetxearen kanpoko ingurunea erabiltzeko eta kulturarteko harremanetako gaizki-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!