15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gizabanakoak ikasteko gaitasuna handitu egiten duela ikaskuntza-esperientzien aniztasunari esker, baldin

eta batzuk eta besteak elkarrengandik berezita ez badaude, eta errepikatze hutsa ez badira.

3 3

2.1.2 Komunikatzeko hizkuntz gaitasuna

Komunikatzeko hizkuntz gaitasunak zenbait osagai ditu: hizkuntz osagaia, osagai soziolinguistikoa

eta osagai pragmatikoa. Osagai horietako bakoitzak ezagutza, trebetasun eta abilezia (savoir-faire)

batzuk hartzen ditu bere baitan.

Hizkuntz gaitasunek ezagutza eta trebetasun lexiko, fonologiko eta sintaktikoak hartzen dituzte,

eta baita hizkuntzak, sistema den aldetik, dituen beste hainbat alderdi ere, bere horretan hartuak, balio

soziolinguistikoak eta balio horien funtzio pragmatikoa salbuetsirik. Osagai hau, lan honetan gizabanako

jakin batek duen komunikazio-gaitasun linguistikoaren ikuspegitik aztertuko dena, lotuta dago,

ezagutzen kopuruarekin eta kalitatearekin ez ezik (adibidez, egiten diren bereizketa fonetikoekin edo

hiztegiaren hedadura eta zehaztasunarekin), baita ezagutza horiek biltzeko eta antolatzeko moduekin

ere (adibidez, hiztunak elementu lexiko bat kokatzen duen lotura-sareekin) eta ezagutzen eskuragarritasunarekin

(aktibatzea, berreskuratzea eta baliagarri izatea). Ezagutzak kontzienteak eta erraz adieraztekoak

izan daitezke, edo ez (adibidez, sistema fonetiko bat menderatzen den kontuan harturik,

berriro ere). Ezagutzen antolaketa eta eskuragarritasuna aldatu egiten da gizabanako batetik bestera,

eta aldatu egiten da, orobat, gizabanako beraren baitan (adibidez, pertsona eleaniztuna bada, bere gaitasun

eleaniztunari loturiko aldaeren arabera). Esan daiteke, halaber, hiztegiaren antolaketa kognitiboa

eta esapideen bilketa, etab., gizabanakoa sozializatu den eta ikasketa bideratu den komunitatearen edo

komunitateen kultur ezaugarrien araberakoa dela, besteak beste.

Gaitasun soziolinguistikoak hizkuntzaren erabileraren baldintza soziokulturalei dagozkie.

Gaitasun soziolinguistikoek gizarte-hitzarmenekiko sentiberatasuna dute, kortesiazko arauekiko,

belaunaldi, sexu, klase eta gizarteko taldeen arteko harremanen arauekiko eta komunitatearen funtzionamenduan

funtsezkoak diren oinarrizko errituen kode linguistikoarekiko sentiberatasuna dute, eta,

horren ondorioz, eragin handia dute kultura desberdinetako kideen arteko komunikazio linguistikoan,

sarritan horretaz ohartu ere egiten ez garen arren.

Gaitasun pragmatikoek komunikazio-trukeen gidoietan edo agertokietan oinarritutako hizkuntz

baliabideen erabilera funtzionalarekin zerikusia dute, hizkuntz funtzioen, hizketa-ekintzen funtzioen

ekoizpenarekin. Eta zerikusia dute, orobat, diskurtsoa menderatzearekin, kohesioarekin eta koherentziarekin,

testu-motak eta testu-formak bereiztearekin, ironiarekin eta parodiarekin. Osagai honi dagokionez,

hizkuntz osagaiari dagokionez baino gehiago agian, bistakoa da zenbateko eragina duten gaitasun

horiek garatzen diren kultur inguruneak eta harremanek.

Hemen agertu diren kategorien xedea gizarte-eragile batek asimilatutako gaitasun-motak eta gaitasun-arloak

ezaugarritzea da, hots, barne-adierazpenak, mekanismoak eta gaitasunak, jokaera eta ekintza

behagarria azaltzen duen ezagutza-gaitasuna ezaugarritzea. Era berean, ikaskuntza-prozesu orok

garapena dakar, edo barne adierazpen, mekanismo eta gaitasun horien guztien eraldaketa. Osagai

horiek guztiak 5. kapituluan aztertuko dira sakonago.

2.1.3 Hizkuntz jarduerak

Ikasleak edo erabiltzaileak duen hizkuntz gaitasuna hizkuntz jarduerak gauzatuz jartzen da abian;

hizkuntz jarduera horien artean sartzen dira harrera, ekoizpena, elkarreragina eta bitartekotza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!